Eskubaloiko Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anaitasuna, Kopatik at lehen kanporaketan

Iruñeko taldea ez da Dolmenes Antequera gainditzeko gai izan eta Kopako txapelketatik kanpo geratu da.
Anaitasuna, Kopako partidan. Argazkia: @AnaitasunaBM
Anaitasuna, Kopako partidan. Argazkia: @AnaitasunaBM

Helveita Anaitasuna Errege Kopatik at geratu da asteazken honetan, Zilarrezko Ohorezko Mailako Dolmenes Antequera taldearen aurka galduta 31-22ko emaitzarekin, Fernando Argüelles Pabiloian jokatutako partidan.

Partida nahiko berdinduta hasi da, baina 5-5eko berdinketatik aurrera iruindarrak nagusitu dira jokoan eta markagailuan aurrea hartu dute (6-8). Hala ere, etenaren ondoren, Anaitasuna ez da hain sendo aritu defentsan. Horrela, tanto bat gutxiagorekin joan dira atsedenaldira (12-11).

Aldageletatik pasa ondoren, Anaitasunak buelta eman dio markagailuari. Baina, hortik aurrera, Antequera nagusi izan da. Talde andaluziarra aurretik jarri da berriro, eta oraingoan ez dio emaitzari buelta emateko aukerarik eman talde nafarrari. Izan ere, erasoan gaizki aritu da, ez du etxekoen erasoa geldiaraztea lortu eta, ondorioz, 31-22 galdu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X