Anaitasunan izandako hiru positibok bertan behera utzi dute Antequeraren aurkako lehia
Helvetia Anaitasunak ostiral honetan ohar baten bidez iragarri duenez, bertan behera geratu da BM Iberoquinoa Antequera taldearen aurka larunbat honetan Iruñean jokatu behar zuen partida. Hala erabaki du Espainiako Eskubaloi Federazioko Lehiaketa Batzorde Nazionalak, talde nafarrak bere hiru jokalarik covid-19an positibo eman dutela jakinarazi ostean.
Lehiaketa Batzordeak bi klubei jakinarazi die datorren ostiraleko (azaroak 19) 12:00ak arte dutela beste data bat adosteko.
Aipatu neurketa, Sacyr Asobal Ligako hamargarren jardunaldiari zegokiona, ez da aurtengo denboraldian atzeratu behar izan den lehena covid-19 kasuek behartuta. Izan ere, besteak beste, Benidorm taldeak dataz aldatu behar izan zuen bigarren jardunaldiko Granollersen aurkako lehia.
Anaitasunak zabaldutako oharraren arabera, Iruñeko taldeak ostiral arratsaldean ezagutu du bere jokalarietako baten kasu positiboa, eta, horren aurrean, antigeno testak egin dizkie sintomak zituzten gainerakoei, bi positibo gehiago antzemanez.
Zure interesekoa izan daiteke
Nacho Moyano Anaitasunako kirol zuzendaria ere izango da, entrenatzailea izateaz gain
Kargu hori gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile izatearekin batera beteko du madrildarrak.
Nacho Moyano, Helvetia Anaitasunako entrenatzaile berria
Entrenatzaile berriak 2027ko ekainera arte sinatu du, eta Asobal Ligara igotzea izango du helburu nagusi.
Anaitasunak Jose Paulo Silva pibotea fitxatu du
24 urteko jokalari portugaldarra Vitoria SC taldetik dator Iruñeara.
Pablo Castrok ez du Anaitasunan jarraituko
28 urteko pibotak Morrazorekin sinatu du 2027ko ekainera arte.
Quique Dominguez, hunkituta: ''Triste noa, baina harro''
Quique Dominguez Helvetia Anaitasunaren entrenatzaileak kluba "triste" utzi du Zilarrezko Ohorezko Mailara jaitsi ondoren, baina "harro" Iruñean bost urtez egindako bide "ederragatik". (Adierazpenak, gaztelaniaz)
Anaitasuna Zilarrezko Ohorezko Mailara jaitsi da
Azken jardunaldian irabazi arren, aurkari zuzenen emaitzek ez diote mesederik egin, eta ezin izan dio mailari eutsi, Plenitude Liga azken postuan amaitu du eta.
Helvetia Anaitasunak kontratua berritu dio Dani Santamariari, 2026ra arte
Ciudad Realeko atezaina joan den denboraldian iritsi zen Nafarroako taldera, Guadalajaratik. 21 neurketa jokatu ditu orain arte: 20, Asobal Ligan, eta bat, Errege Kopan.
Pablo Itoizek Anaitasunarekin berritu du, denboraldi batez, 2026ra arte
Nafarroako taldearen harrobian hazita, Itoizek, 21 urtekoa bera, Quique Dominguez entrenatzailearen konfiantza bereganatu du, 2024-25 denboraldian. Kontratua ekainean amaitzen zitzaion, baina jokalariak eta klubak adostu dute urtebetez luzatzea.
Aitor Garciak Anaitasuna utziko du denboraldi amaieran
Aitor Garcia Helvetia Anaitasunako kapitainak ez du Nafarroako taldean jarraituko datorren denboralditik aurrera. Prentsaurrekoan argitu du zergatik utziko duen Anaitasuna. (adierazpenak gaztelaniaz)
Quique Dominguezek ez du Helvetia Anaitasuna entrenatzen jarraituko denboraldi amaieran
Quique Dominguezek prentsaurrekoa egin du erabakia azaltzeko. Karguan bost urte egin ostean, tenikari galiziarrak taldea utziko du sasoi honen bukaeran. Oso eskertuta agertu da Nafarroako taldearekin.