Arrauna
2025/07/19 - 22:02
Zierbenak denboraldiko lehen bandera irabazi du Pasaiako erlojupekoan
19:52 minutuko denborarekin, traineru azkarrena izan da, Orio 6 segundorengatik gaindituz eta Hondarribia 11 segundorengatik.
2025/07/19 - 20:20
Arkotxa: ''Hasieratik % 100 ematera atera gara''
Jule Arkotxa Arraun Lagunakeko arraunlariak Pasaiako Gertu Eraikuntza Banderan lortutako garaipenaz hitz egin du. Lehen urtea du taldean, eta pozik azaldu da lortzen ari direnaz.
2025/07/19 - 20:13
Arraun Lagunak gailendu da Pasaiako badian, Oriok kinka larrian jarri badu ere
Donostia Arraun Lagunakek eraman du Gertu Eraikuntzak Bandera eta, beste behin, San Nikolas ontzia bigarren izan da. Hibaikak Zumaiaren denbora hobetu du, eta, ondorioz, igandean ohorezko txandan izango da.
2025/07/18 - 17:19
Joseba Fernandez: ''San Juanek Hondarribiarekin lehian egotea du helburu''
San Juan aurten itzuli da arraunaren elitera, sei urte pasa eta gero. Hasiera ez da erraza izaten ari, baina Joseba Fernandez entrenatzaileak ez du zalantzarik gora egin dezaketela.
2025/07/17 - 16:30
Isuntzako arraun eskola: umeei arrauna gerturatzen
Aritz Murphy eta Aimar Zatika Lekittarra taldeko arraunlariek umeei irakasten lan egiten dute astean zehar, Isuntzako arraun elkartean. Haien esperientzia kontatu dute bideo honetan.
2025/07/16 - 16:15
Estropada bakoitza lehiatzea du helburu Donostiarrak
Arkaitz Diaz Donostiarra taldeko patroiaren esanetan, estropadaz estropada lehiatu nahi dute denboraldi honetan. 4. daude Ligan, bandera bat irabazita, Oriorengandik 9 puntutara.
2025/07/15 - 17:08
Orio, hobetzeko gogoz, estropadaz estropada
Orio bigarren geratu da orain arte jokatutako lau estropadetan, eta aurrera begira jarraitzen du taldeak. Edith Urangak denboraldi hasiera nola bizitzen ari diren kontatu du.
2025/07/14 - 17:37
Irati Larrañagak ametsa bete du, Tolosaldeak lehen bandera irabazita
Donostiako Fabrika bandera eskuratu zuen larunbatean Tolosaldeak. Irati Larrañaga arraunlaria pozarren agertu da egindako lorpenarekin. Elkarrizketa, bideo honetan.
2025/07/13 - 20:32
2025eko Eusko Label Ligako Petronor Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribia hirugarren izan da Eusko Label Ligako Petronor Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/13 - 20:13
2025eko Eusko Label Ligako Petronor Bandera: Zierbenaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Zierbena bigarren izan da Eusko Label Ligako Petronor Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/13 - 19:55
2025eko Eusko Label Ligako Petronor Bandera: Orioren estropada, ontzi barrutik ikusita
Orio izan da Eusko Label Ligako Petronor Banderan garailea. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/13 - 19:13
Lautik hiru Arraun Lagunakentzat, Petronor Bandera eskuratuta
Donostiako ontzia izan da nagusi Zierbenako uretan. Orio sailkatu da bigarren, eta Astillero, berriz, hirugarren.
2025/07/13 - 19:12
2025eko Euskotren Ligako Petronor Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren izan da 2025eko Petronor Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/13 - 18:54
2025eko Euskotren Ligako Petronor Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak nagusitu da 2025eko Petronor Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/13 - 16:53
Orio aise bueltatu da garaipenaren bidera Zierbenan Petronor Bandera bereganatuta
'San Nikolas' ontziko arraunlariek estropada bikaina egin dute, eta Eusko Label Ligan lider jarraitzen dute. Zierbena izan da bigarrena, eta Hondarribia hirugarrena.
2025/07/13 - 16:39
Oriok ez du aurkaririk izan Zierbenan
Orioko traineru gipuzkoarra, Eusko Label Ligako liderra, aise gailendu da Zierbenako uretan jokatutako XLII. Petronor Banderan.
2025/07/13 - 16:33
Ibon Arruti: ''Bigarren luzean, estropada apurtu dugu''
Oriok erakustaldia emanda irabazi du igande honetan Zierbenan jokatu den Petronor Bandera, eta, horrenbestez, lautik hiru garaipen lortuta, Eusko Label Ligako lidergoa sendotu du. "Bigarren luzean, estropada apurtu dugu", adierazi du Ibon Arruti arraunlariak pozarren.
2025/07/13 - 16:26
Arraun Lagunakek lidergoa sendotu du Zierbenan
Arraun Lagunakek Zierbenako uretan jokatu den Euskotren Ligako Petronor Bandera irabazi du. Etxeko bandera galdu ondoren, sailkapen nagusiko liderra nagusi izan da berriz itsasoan, eta denboraldiko hirugarren garaipena lortu du.
2025/07/13 - 14:41
Joana Halsouet: ''Atzoko frustrazioari buelta eman diogu gaurko garaipenarekin''
Donostia Arraun Lagunakek irabazi du 9. Petronor Bandera, Zierbenan. Joana Halsouet patroia pozarren agertu da, eta esan du gaurko garaipena atzo Donostian egindako estropadaren "errebantxa" izan dela. Kontxan, Tolosaldea gailendu zen, eta Arraun Lagunak hirugarren izan zen.
2025/07/13 - 00:00
Zierbenako estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak
Uztailaren 13an, igandean, Zierbenako Bandera egongo da jokoan Euskotren Ligan eta Eusko Label Ligan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasun guztiak ikus daitezke.