Tolosaldeak lehen aldiz irabazi du Euskadiko Txapelketa, Arraun Lagunak menderatuta
Tolosaldeak eta Arraun Lagunakek maila handiko ikuskizuna eman dute Bermeoko uretan jokatu den Euskadiko Arraun Txapelketan. Donostiako ontzia joan da buruan hasieran, baina laster hartu dio aurrea Tolosako taldeak, eta emozio handiko bukaera izan da. Azkenean, Tolosaldea izan da nagusi.