Italiako Lucchese taldeak haurdun geratu den jokalari bati ordaintzeari utzi dio eta baztertu egin du
Italiako Lucchese taldeak, emakumezkoen futboleko hirugarren mailan ari denak (C Seriea), Alice Pignagnoli atezain italiarrari soldata ordaintzeari utzi dio eta taldetik baztertu du haurdunaldiaren berri eman zuenetik.
Reggio Emilia hirian (Emilia Romaña, iparraldea) jaiotako 34 urteko jokalariak, besteak beste Milan taldeko (A Seriea) atezaina izandakoak, bere bigarren semeaz haurdun zegoela jakinarazi zion klubari urriaren erdialdean.
Alabaina, Luccheseren erreakzioa ez zen jokalariak espero zuena izan: "jostailu zahar" baten pare sentitu baitzen klubak emandako tratuagatik. Horren aurrean, Pignagnolik egoera hori bere sare sozialetan salatu du.
"Oso hilabete zailak izan dira. Zelaitik urrun egotea beti da oso mingarria niretzat. Orduan, nire aurreikuspenen kontra, jarrera ulerkorra azaldu ez zuen Lucchese bezalako klub batekin topo egiteak kalte egin zidan emakume, ama eta kirolari gisa, eta horrek zauri sakona eragin zidan. Bakarrik sentitu nintzen, ezdeus, ezgai, bota beharreko jostailu zahar bat", azaldu du bere Instagrameko kontuan.
Haurdun zegoela esan zuenean, klubak berehala hartu zituen neurri zorrotzak jokalariarekin.
"Entrenatzailea eta gainerako neskak bikainak izan ziren, baina klubak esan zidan ez zidatela ordainduko, nahiz eta kontratuan idatzita egon, eta pixkanaka taldetik kanpo uzten hasi ziren", Adierazi du Repubblica egunkarian asteazken honetan argitaratutako elkarrizketa batean.
"Lehenik eta behin, kirol-materiala itzultzeko eskatu zidaten, denboraldia amaitu arte kontratua izan arren; gero, nire lo egiteko lekua libre uzteko esan, eta taldetik bota ninduten, azalpenik eman gabe. Benetan beharrezkoa balitz ni baztertzea, eta ez dut ulertzen zergatik izan beharko litzatekeen horrela, gutxienez zerbait esan ahal zuten; izan ere, bi hilabetez jokatu nuen taldean eta nire lana bete nuen", gaineratu du.
Oso bestelako egoera bizi izan zuen bere lehen haurdunaldian, B Serieko Cesena taldean jokatzen ari zela: "Iritsi berria nintzen hara, bi hilabete neramatzan bertan. Haurdun nengoela konturatu nintzen. Klubak gizatasunez tratatu ninduen, beraientzat jokalari garrantzitsua nintzela eta nahi izanez gero taldetik gertu gera nintekeela esan zidaten", azaldu du.
Pignagnoliren kontratua datorren ekainaren 30ean amaituko da, eta ezin da lehenago bertan behera utzi, haurdun dagoen atleta baten kontratua etetea aurreikusten zuen araua ezabatu egin baitzen. Lucchesek ez du adierazpenik egin, baina urtarrilera arte hartu beharko luke jokalariaren soldata ordaintzea, eta hortik aurrera, Italiako Futbol Federazioaren amatasun-funtsa arduratuko litzateke.
Egoera konplexua izan arren, atezainak jada jokalekuetara itzultzea dauka buruan.
"Gogor ari naiz lanean ahalik eta sasoi onenean egoteko, eta zelaira itzultzeko, baina lehen aldia baino askoz zailagoa izango da, hiru urteko neskato bat eta jaioberria izango baititut. Nire haurdunaldiaz gozatzen ari naiz, gero ikusiko dugu ea norbaitek aukera bat eman nahi dion ama bati. Batek daki kontratu bat eskaintzeko indarra izango duen klub bat egongo den" galdera plazaratuz bukatu du elkarrizketa.
Te puede interesar
Iker Muñoz renueva con Osasuna hasta 2030
El club ha alcanzado un acuerdo con el futbolista para ampliar su vinculación tres temporadas más.
Matarazzo: “El partido más importante es el del Alavés, aunque sabemos lo que nos viene"
El entrenador de la Real Sociedad, Pellegrino Matarazzo, ha destacado que ahora mismo su equipo sólo piensa en el derbi de este sábado ante el Alavés, y que después ya habrá tiempo para centrarse en la gran final de Copa.
Iraola admite conversaciones con el Bournemouth para renovar, pero niega un acuerdo
Iraola lleva tres temporadas en el Bournemouth y la intención del Bournemouth es la de renovar al técnico, pero es este el que aún no ha decidido cuál será el siguiente paso de su carrera.
Ander Guevara: “Llegar a 100 partidos con el Alavés me hace sentir muy orgulloso"
El gasteiztarra , de 28 años, jugó su partido número 100 con el conjunto albiazul el pasado fin de semana en el derbi ante Osasuna. Este fin de semana afronta junto con su equipo un nuevo derbi, esta vez en Anoeta, ante su exequipo. la Real Sociedad.
El Atlético de Madrid y PSG huelen a semifinales tras ganar a Barcelona y Liverpool en la ida
El conjunto colchonero ha superado a domicilio al catalán 0-2 con goles de Álvarez y Soloth. El equipo francés ha hecho lo propio con los ingleses (2-0), pero en casa, en París, gracias a los tantos de Doué y Kvaratskhelia.
Bayern y Arsenal golpean fuera de casa y se acercan a semifinales
El campeón alemán ha vencido por primera vez en el Santiago Bernabéu en 25 años (1-2), y el conjunto inglés ha ganado por la mínima al Sporting portugués (0-1) en los minutos finales.
Juanan Larrañaga: “Es difícil, pero no imposible; la Real va a hacer frente al Atlético"
A las puertas de la Copa del Rey, hemos entrevistado al ex jugador de la Real Sociedad Juanan Larrañaga. Hemos hablado con él sobre el partido del 87 y cómo lo vivieron desde dentro. Esta vez, sin embargo, Larrañaga vivirá la final desde otro sitio y con más tranquilidad.
El Sanse cae por la mínima ante el Sporting en Gijón (1-0)
Los potrillos han apretado en los minutos finales, pero no han podido empatar el encuentro.
Toni Martínez: “Cuando empiezas por detrás, el partido cuesta doble"
Declaraciones del jugador del Alavés, Toni Martinez, tras el empate 2-2 ante Osasuna en el partido correspondiente a la 30ª jornada de LaLiga EA Sports.
El Eibar encadena ante el Ceuta su cuarta victoria consecutiva (3-0)
Los armeros llevan siete jornadas consecutivas puntuando, y entran en la pelea directa por los puestos play-off.