Comunicado de los jugadores
Prentsa ohar honen bidez, lehen-lehenik, Euskadiko Futbol
Federazioaren eta jokalarion arteko bileretan, zoritxarrez aurten ere
akordiorik ez dugula lortu adierazi nahi dugu.
Euskadiko Futbol Federazioak ez du Euskal Herriko selekzioaren
ofizialtasunaren bidean urratsak ematen saiatzeko borondaterik. Dituen
mugak aitzakiatzat harturik, aurrerapausorik ez emateko erabakia hartua du.
Eta jarrera horrek, aurten ere gabonetako partidarik ez jokatzea ekar dezakeela
jakin arren, ez dago mugitzeko prest, ez dago jokalariok eskatzen diogun
ekimenik hartzeko prest.
Partidak, etekin ekonomikoa ateratzeko helburu soilarekin
antolatu nahi ditu, hori da selekzioaren inguruan duten benetako kezka
eta arrazoi nagusia. Urteroko aurrekontua borobiltzeko diru-iturri hori
beharrezko du EFFk (selekzioaren partidetan ateratzen den dirua Araba,
Bizkaia eta Gipuzkoako futbol taldeetara soilik bideratzen da. Nafarroara eta
Iparraldeko klubetara ez da xoxik bidaltzen), eta horrexek bultzatzen du
partida antolatzeko ahalegina egitera. Ez gure selekzioaren ofizialtasun
ametsak. Jokalariok, aldiz, amets horrek elkartzen gaitu. Zale asko ere bai.
Horretaz jakitun, federazioa prest dago itxurakeriak egiteko, horrek harmailak
bete eta aurrekontuak borobiltzeko balio diolako, baina gehiagorik ez du nahi.
Hitz ederrak bai, baina borondaterik ez zaio ageri.
Hala eta guztiz ere, ez gaude konfrontaziorako. Guk, euskal
futbolariok, Euskal Herriko selekzio ofiziala lortzeko bidean ahalegin
pixka bat eskatzen dugu, besterik ez; munduko beste edozein futbol
jokalarik bezala zein selekziotan jokatu erabakitzeko eskubidea baino
ez. Inongo koloretara behartua sentitu gabe, bakoitzak bere izatearekin bat
joka dezan nahi dugu. Badakigu ez dela esku-eskura dugun ametsa, baina
eskura, beti, norbere ahalegina dago. Eta, EFFri horixe eskatzen diogu,
ahalegin horri zor, helburu horren bila bere eskueran dagoena egitea. Baina
azken urteotan ohartu garenez EFFren helburua ez da gure bera, ez da
zazpi euskal lurraldeetako jokalariok bilduko gintuzkeen selekzioaren
ofizialtasuna lortzea, ez eta amets bide horretan urrastxo bat ematen
saiatzea, ez du horretan sinesten eta ez dio norabide horretan gurdiari tirako.
Are gehiago, konturatu gara, amets horretan, gure bide lagun baino, ia-ia
oztopo dela, eta lehen ere badugu nahiko oztopo berriak sortzen hasi gabe.
Egoera honen aurrean, jokalariok, lehen-lehenik gure kezka, mina
zabaldu nahi genuen, eta min horren muina zein den azaldu. Baina horren
gainetik, gure jarrera aldaketaren berri ematera etorri gara. EFFren jokabidea
etsigarria izanagatik ere aurrera egitea erabaki dugu. Ez dugu blokeo
egoera hau betikotu nahi, ez gara inoiz asmo horretara erori, eta aurten, nahiz
eta akordiorik lortu ez, futbolariok zelaira ateratzeko prest gaude. Euskal
Herriko selekzioaren alde izerdia isurtzeak antolatzailearen interes tristeaz
gaindiko zentzuak ere baditu, eta hori dela eta, jokatzeko prest gaude. Garbi
geratu zaigu zein den EFFren jokabidea, hala ere zelaira aterako gara. Partida
hau ziklo baten amaiera eta aro berri baten hasera izatea nahi
dugulako. Aurten, jokatzeko prest gaude, baina aurrera begira beste bide
batzuk landu beharko direla uste dugu. Lan asko dago egiteko, bide luzea
ibiltzeko, eta garbi adierazi nahi dugu, zintzotasunez, jokalariok ez garela gai
ikusten bide osoa bakarrik egiteko. Zentzu honetan, euskal jendarteari eta
batez ere arlo honetan beren ekarpena egin dezaketenei, umiltasun osoz,
laguntza eskatu nahi diegu, guztion artean ofizialtasunaren bidea egin dezagun.
Gure iritzia eta jarrera zintzoki eta argitasunez eman dugula ezagutzera
uste dugu. Jokatzeko erabakia hartu dugu, asmo txarreko
interpretazioak uxatzeko eta euskal jendarteak garbi izan dezan euskal
futbolariok gure herriaren elastikoa janzteko eta gure koloreen alde
futbol zelaian zein behar den leku guztietan defendatzeko prest
gaudela. Guk, beste behin, gure herriaren elastikoarekin jokatzeko hautua
egiten dugula ikustarazi nahi dugu. Eta, euskal futbolzaleen eta jendartearen
gehiengoaren borondatearekin bat eginez, gabonetako futbol partida, dirua
biltzeko ala antzezkizun bat egiteko ekitaldia baino, gure eskubidearen
aldarrikapen eguna izatea nahi genuke.
Euskal jendarteari dei egiten diogu partida jokatuko den eguna,
gure selekzioaren aldeko aldarrikapen eguna bihurtzeko. Inposiziorik
gabe, zein kolore defendatu ala animatu erabakitzeko eskubidea, oinarrizko
eskubidea delako. Gainerako herriek bezala, guk ere munduari gure koloreak
gehitu nahi dizkiogulako. Nazio bat garelako, sentitzen duguna izateko eta
egiteko eskubidea oinarrizko eskubidea delako. Gure selekzioa nahi eta behar
dugulako. Denon artean lortuko dugu!
2010-11-24
Euskal Herriko Futbolariak
Te puede interesar
Real Madrid, Bodo/Glimt y PSG encarrilan sus eliminatorias de octavos
Los merengues han goleado al Manchester City en el Bernabeu (3-0), el conjunto noruego a noqueado también por 3-0 al Sporting de Portugal y el equipo francés ha ganado 5-2 al Chelsea en el Parque de los Príncipes. Bayer Leverkusen y Arsenal, por su parte, han empatado 1-1.
Irán descarta jugar el Mundial por la agresión militar de Estados Unidos e Israel
Irán debía disputar sus tres partidos de la fase de grupos contra Bélgica, Egipto y Nueva Zelanda en ciudades estadounidenses, dos de ellos en Los Ángeles y otro en Seattle. En noviembre, Trump garantizó que los jugadores y técnicos iraníes tendrían visados para entrar en EE. UU., pero no así sus aficionados.
La Real Sociedad precisa que las entradas de la final de la Copa del Rey serán nominativas
De esta forma, el nombre, los apellidos y el DNI que figuren en cada entrada deberán coincidir con la identidad de la persona que acceda con ella al estadio de La Cartuja en la final del 18 de abril.
Matarazzo, sobre la final de la Copa: "Es una oportunidad única"
El entrenador de la Real Sociedad ha compartido, este miércoles, un desayuno informativo con las y los periodistas que cubren de manera habitual la actualidad del equipo txuri-urdin; en el encuentro, la final de la Copa del Rey ha sido el principal tema de conversación.
Bayern Munich y Atlético golean, el Galatasaray se adelanta y Newcastle y Barcelona firman tablas
El conjunto turco ha sorprendido al Liverpool (1-0) en el inicio de su eliminatoria, el bávaro ha arrasado a la Atalanta en Bérgamo (1-6), los colchoneros han goleado por 5-2 al Tottenham Hotspur y los cules han conseguido salvar un empate (1-1) ante las urracas en St James' Park.
La Real Sociedad dispondrá de 25 680 entradas para la final de la Copa del Rey
El 85 % de ellas serán para sus socias y socios. La fan zone de la Real estará ubicada en la avenida de Carlos III, junto al apeadero de La Cartuja, en Sevilla.
Las pruebas descartan una lesión grave de Unai Gómez, que tiene una contusión en la rodilla izquierda
El bermeano tuvo que ser sustituido el pasado sábado a los diez minutos del partido frente al Barcelona. Las pruebas médicas a las que ha sido sometido este lunes han revelado el alcance de una lesión que en un primer momento pareció de mayor gravedad.
Final de pesadilla para el Alavés en Valencia (3-2)
El equipo babazorro se ha adelantado en el marcador dos veces, pero un penalti y la doble expulsión de Pacheco y Guevara en el descuento han generado el peor final posible.
El Cádiz destituye a Gaizka Garitano
Tras la mala dinámica del club, y la derrota ante el colista, el club ha decidido prescindir del entrenador de Derio.
El Eibar rompe el maleficio y logra su primera victoria del curso como visitante (0-1)
El Eibar ha logrado su primera victoria del curso como visitante, tras imponerse por 0-1 ante el Leganés gracias al gol de Peru Nolaskoain.