Maroan Sannadik “gihar lesio moderatu-larria” du
Athleticeko aurrelaria, Bilboko taldearen eta Realaren arteko derbian, ezker muskulatura iskiotibialean lesionatu zen. Hala, ematen du ezingo duela aritu larunbatean jokatuko duten Osasuna-Athletic partidan.
Maroan, Prat-Athletic Errege Kopako partidan. Argazkia: Europa Press.
Maroan Sannadi Athleticeko aurrelariak “gihar lesio moderatu-larria” du, astelehenean Bilboko klubak iragarri duenez, eta ematen du ezingo duela aritu larunbatean jokatuko duten Osasuna-Athletic partidan; norgehiagoka horren ostean, hurrengo asteburuan ez da EA Sports Ligan lehiarik izango. Hain zuzen ere, Maroanek ezker muskulatura iskiotibialean du lesioa, Athleticek emandako mediku-txostenaren arabera.
Futbolari gasteiztarrak igandean San Mamesen jokatutako Athletic-Reala derbian hartu zuen min; neurketa hasi eta berehala izandako jokaldi batean lesionatu zen Maroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Unai Simon receives recognition from San Mamés