Belgikako Tourra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alex Aranburuk Belgikako Tourreko lidergoa hartu du hirugarren etapa irabazita

Txirrindulari gipuzkoarrak Lewis Askey gainditu du azken esprintean eta lider jarri da.
Alex Aranburu
Alex Aranburu helmugan sartzen. Argazkia: Cofidis

Alex Aranburu (Cofidis) txirrindulari gipuzkoarrak irabazi du ostiral honetan Belgikako Tourreko hirugarren etapa, Durbuyn hasi eta bukatu dena (173 km).

Aranburuk 4:07:28ko denbora egin du helmugan profesional mailan 11. garaipena lortzeko, denboraldiko bigarrena. Sailkapen orokorrean, lider jarri da Askeyrengandik 4 segundora eta Carlos Canal espainiarrarengandik (Movistar) 6ra.

Azken kilometroetan hainbat eraso saiakera egin ostean, Pluimersek zuloa ireki du helmugarako 5 kilometro falta zirenean, eta bakarrik joan da. Nederlandarrak eutsi egin dio azken igoerara arte, baina 600 metroren faltan harrapatu dute. Teunissen ere azken aldapan harrapatu dute.

Aertsek erasoa jo du 500 metrora eta Askeyk jaurti du esprinta, baina Aranburuk markagailua irauli du azken metroetan eta ia lerroan gainditu du britainiarra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X