Galbiati: "Sedekerskisek ezin izango du denboraldi honetan gehiago jokatu"
Lituaniarraren bigarren ebakuntza izango da, urtarrilean egindakoa kontuan hartuta. Udan, bere selekzioarekin Eurobasketa jokatzen ari zela, min hartu zuen orkatilean.
Tadas Sedekerskisek ez duela denboraldi honetan gehiago jokatuko iragarri zuen ostegunean Paolo Galbiati Kosner Baskoniako entrenatzaileak, Euroligan Valentzia Basketen aurka galdu ostean.
Jokalariari beste ebakuntza bat egin beharko diotela azaldu zuen italiarrak, eta, horren ondorioz, denboraldia galdutzat ematen duela.
Diop senegaldarrak Surne Bilbao Basketen aurka min hartu ostean, Sedekerskisen baja luzeak oso ahulduta utziko du talde gasteiztarraren barneko jokoa.
Sedekerskisek orkatilean min hartu zuen, udan, Eurobasketa bere selekzioarekin jokatzen ari zela.