Ingalaterrak, Ghanak eta Kolonbiak garaipena lortu dute, Munduko Txapelketako multzo faseko lehen jardunaldiko azken partidetan
L multzoan, Ingalaterrak Kroazia menderatu du, 4-2, eta Ghana, Iñaki Williams aulkian izan dela, Panamari gailendu zaio, 1-0; K multzoan, Kolonbiak Uzbekistan hartu du mendean, 1-3. Ostegunean eta ostiral goizaldean, txapelketako bigarren jardunaldia hasiko da, A eta B multzoetako partidak jokatuko baitituzte.
Kanek bi gol sartu ditu, eta Bellinghamek bat, Ingalaterrak Kroaziaren aurka lortutako garaipenean (4-2). Argazkia: EFE.
Ingalaterrak Kroazia menderatu du, 4-2, L multzoan, Ghana Panamari gailendu zaio, 1-0, L multzoan ere, eta Kolonbiak Uzbekistan hartu du mendean, 1-3, K multzoan, asteazken gauean eta ostegun goizaldean, Mexikon, Estatu Batuetan eta Kanadan jokatzen ari diren Munduko futbol Txapelketako multzo faseko lehenengo jardunaldian. Partida horiek jokatuta, amaitu egin da multzo fase horretako lehenengo jardunaldia, eta ostegunean hasiko da bigarrena, A eta B multzoetan.
Testuinguru horretan, Dallasen, L multzoan, Ingalaterrak eta Kroaziak partida ikusgarria jokatu dute, eta Ingalaterrak, 4-2 gailenduta, garaipen handia eskuratu du. Harry Kanek, penaltiz, hamabigarren minutuan, aurretik jarri du Ingalaterra, baina Kroaziak, Baturinaren bidez, berdindu egin du, 36. minutuan. Bi taldeak atsedenaldira joan baino lehen, beste bi gol izan dira: Kaneren 2-1ekoa, eta Petar Musaren 2-2koa. Bigarren zatian, Ingalaterrak, Bellinghamek 47. minutuan eta Rashfordek 85.ean sartutako golei esker, garaipena erdietsi du. Ondorioz, Thomas Tuchelek entrenatzen duen selekzioak berretsi du txapelketako faborito nagusietakoa dela, eta, halaber, multzoko lehen postuan kokatu da. Ante Budimir Osasunako aurrelaria eta Luka Susic Realeko erdilaria Kroaziaren aulkian izan dira, norgehiagoka honetan.
L multzoan ere, Ghanak hiru puntu garrantzitsu bereganatu ditu, Panamari 1-0 gailenduta. Neurketan erabakigarria izan den gola Yirenkyik sartu du, partidako azken jokaldietako batean. Ghanako selekzioak, hala, ezinbesteko garaipena lortu du, Ingalaterraren eta Kroaziaren aurka jokatu aurretik. Iñaki Williams, Munduko Txapelketan dabiltzan bost euskal jokalarietako bat bera, ez da zelairatu.
K multzoari dagokionez, Kolonbiak argi hartu du mendean Uzbekistan, 1-3 irabazita. Kolonbiako selekzioaren golak Muñozek (40. minutuan), Luis Diazek (65.ean) eta Jaminton Campazek (luzapenean) sartu dituzte; Uzbekistanen aldetik, Fayzullaevek egin du gola, behin-behineko 1-1ekoa. Kolonbia, hartara, multzoko lehen postuan dabil, hiru puntu dituela; Kongoko Errepublika Demokratikoak eta Portugalek puntu bana dute.
Ostegun arratsaldean eta gauean, eta ostiral goizaldean, A eta B multzoetako bigarren jardunaldia izango da jokoan. Hauek izango dira partidak: Txekia-Hegoafrika (18:00etan, A multzoan), Suitza-Bosnia-Herzegovina (21:00etan, B multzoaren barnean), Kanada-Qatar (00:00etan, B multzoan) eta Mexiko-Hego Korea (03:00etan, A multzoan). Munduko Txapelketaren gaineko informazio guztia kirolakeitb.eus.eko web orri berezian kontsultatu ahal duzu.
Zure interesekoa izan daiteke
Portugal and Cristiano were unable to beat the Congo (1-1)
Yoane Wissa scored the goal of the Democratic Republic of the Congo head before the break and prevented the victory of the Portuguese team, which was scored by Joao Neves in the 6th minute of the match in Houston.
Leo Messik Miroslav Kloserekin berdindu du, Munduko Txapelketako historiako golegilerik onenetako lehen postuan
Argentinako selekzioko futbolariak, asteazkenean Aljeriaren aurka sartu dituen hiru golak zenbatuta, 16 daramatza, bere kirol-ibilbidean jokatu dituen sei Munduko Txapelketetan. Ekainaren 24an 39 urte beteko ditu, eta gutxienez beste bi partida ditu, Austria eta Jordania aurkari, Klose atzean uzteko.
Argentina, with three goals from Messi, beat Algeria (3-0), Norway beat Iraq (1-4), and Austria beat Jordan (3-1) at the World Cup
Leo Messi has made history in the first match of the current champion, scoring three goals with the German Miroslav Klose, number one of the World Cup's greatest historical scorers. In the Irak-Norway match, Erling Haaland scored two goals.
The goals of Mbappé and Barcola gave France a victory over a good Senegal (3-1)
In the 94th minute, Ibrahim Mbayscored Senegal's only goal, 2-1 at the time, but Mbapp made 3-1 in the next move to sentence the crash.
Saudi Arabiak eta Uruguaik (1-1) eta Iranek eta Zeelanda Berriak (2-2) berdinketa lortuta ekin diote Munduko Txapelketari
H eta G multzoetan, txapelketako aurreneko jardunaldia jokatuta, erabateko berdintasuna dago; izan ere, multzo horietan dauden selekzio guztiek puntu bana dute. Astearteko goizaldeko partidetan, Uruguaik norgehiagokako azken minutuetan berdindu du Saudi Arabiaren aurka, eta Iranek bi aldiz berdindu ditu Zeelanda Berriaren golak.
Spain collided with Cape Verde's excellent defense (0-0)
Unai Simone, Laporte and Oyarzabal started, and Merino and Nico Williams left in the second half.
Tunisia dismissed its selector after losing 5-1 to Sweden on the first day
Selector Sabri Lamouchi replaced Sami Trabelsi in January 2026. Trabelsi was dismissed after being eliminated from the Africa Cup.
Sweden has scored five goals for Tunisia (5-1), Côte d'Ivoire has defeated Ecuador (1-0) and Netherlands and Japan have tied 2-2, at the World Cup
In group F, Sweden leads first, beating Tunisia, and Netherlands and Japan have one point; in group E, Côte d'Ivoire ranks second, tied to Germany, after imposing itself on Ecuador.
Germany's goal party against a Curazao debutante at the World Cup (7-1)
Germany has scored a good number of goals in the World Cup for Curazao, who has scored the first goal in his history.