Hondarribia, Zarautz eta Deustu: poz handia Euskotren Ligara eta Eusko Label Ligara igo diren klubetan
Play-offa amaituta, ospakizun handia egin dute, Portugaleten, arrauneko goreneko mailara igotzea lortu duten lau taldeek: emakumezkoetan, Hondarribiak eta Zarautzek; gizonezkoetan, Deustuk eta Zarautzek. Horiek denak Eusko Label eta Euskotren ligetan arituko dira 2027an.