Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
Golfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nellly Kordak Estatu Batuetako Irekia irabazi du, eta lau txapelketa nagusi daramatza bere ibilbidean

Golf-jokalari estatubatuarra kolpe bateko abantailaz gailendu da; Gaby Lopez mexikarra eta Charley Hull britainiarra izan dira bigarren postuan, berdinduta. Kordak zortzi parretik behera izan du, txapelketa amaituta.

Nelly Korda
Nelly Korda, artxiboko irudian. Argazkia: Europa Press.

Nelly Korda golf-jokalaria estatubatuarrak 2026ko Estatu Batuetako Irekia irabazi du, Euskal Herriko asteleheneko goizaldean, eta, hala, lau txapelketa nagusi daramatza irabazita bere ibilbidean. Korda kolpe bateko abantailaz gailendu da; Gaby Lopez mexikarra eta Charley Hull britainiarra izan dira bigarren postuan, berdinduta. Txapeldunak zortzi parretik behera izan du, txapelketa amaituta.

Testuinguru honetan, Kordak, azken zuloan, garaipena eman dion “putt” bat egin du, eta gailendu da, Lopezen eta Hullen aurretik. Aurrenekoz eskuratu du Estatu Batuetako Irekia, eta, orain arte, lau txapelketatan erdietsi du garaipena 2026ko denboraldian; aurreko txapelketa handian ere lortu zuen irabaztea, Chevron Championshipen, hain zuzen ere.

Azken jardunaldian, estatubatuarrak -2ko txartela eman du. Ez zuen ondo hasi txapelketa, lehen egunean bi parretik gora egin baitzuen, baina ondorengo jardunaldietan bikain aritu da, eta garaipena lortu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Mikel-Arrasate-triatleta-Lekeitio
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mikel Arrasate, champion d'Europe de triathlon à mi-distance : "Je suis très heureux et je ne peux pas le croire, c'est un rêve"

Mikel Arrasate, triathlète de Lekeitio, a remporté dimanche le championnat d'Europe à mi-distance. Selon lui, « le plus spécial est de pouvoir le partager avec des amis, de la famille et des copines ». De même, Arrasate estime qu '« il est très important de profiter de ce que vous entraînez et améliorez chaque jour ».

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X