Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.

MUNDUKO TXAPELKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aitor Francesenak zilarrezko domina irabazi du surf egokituko Munduko Txapelketan

ISA World Para Surfing Championshipen, Basque Teameko surflariak zilarrezko domina eskuratu du itsuen klaseko banakako lehiaketan, eta laugarren postuan amaitu du txapelketa taldekako lehian.

Aitor Francesena

Aitor Francesena, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.

Aitor Francesena euskal surflariak zilarrezko domina irabazi du 2026ko surf egokituko Munduko Txapelketan, Coachella Valleyko olatu igerilekuan, Kalifornian, Estatu Batuetan, Basque Teamek iragarri duenez; zarauztarra Basque Teamekoa da. Hain zuzen ere, ISA World Para Surfing Championshipen, Francesenak zilarrezko domina eskuratu du itsuen klaseko banakako lehiaketan, eta laugarren postuan amaitu du txapelketa taldekako lehian.

Munduko Txapelketa DSRT Surfen jokatu dute, alegia, arestian esan bezala, olatu igerileku batean; lehen fasean, Francesena onena izan zen eskuineko olatuan, eta bigarren sailkatu zen ezkerrekoan. Finalean, Ben Neumann alemaniarrak irabazi du urrezko domina, 860 puntu lortuta, Francesenak bereganatu du zilarrezko domina, 730 puntu eskuratuta, eta Figue Diel brasildarrak eskuratu du hirugarren tokia, 670 puntu izan dituela.

Horrenbestez, Aitor Francesenak beste domina bat lortu du. Bere ibilbidean, euskal surflariak sei aldiz irabazi du Munduko Txapelketa. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X