Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
ASOBAL Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EITBk Bidasoa Irunek 2026-2027ko ASOBAL Ligan jokatuko dituen hainbat partida emango ditu

Aurrenekoa azaroaren 21ean jokatuko duten Bidasoa Irun vs Bartzelona neurketa izango da. Horrez gain, beste partida hauek ere izango dira ikusgai: Bidasoa vs Granollers, Bidasoa vs Torrelavega eta Bidasoa vs Logroño.

Bidasoa EITB euskaraz
Irudia: EITB.

EITBk, ETBren eta kirolakeitb.eus.en bidez, 2026-2027 denboraldiko NEXUS ENERGIA ASOBAL Ligako hainbat partida emango ditu zuzenean; horietan guztietan, IRUDEK Bidasoa Irun izango da protagonista. Aurrenekoa azaroaren 21ean jokatuko duten Bidasoa Irun vs Bartzelona neurketa izango da. Horrez gain, beste partida hauek ere izango dira ikusgai: Bidasoa vs Granollers, Bidasoa vs Torrelavega eta Bidasoa vs Logroño.


2026-2027 denboraldiko ASOBAL Ligan, EITBk partida hauek emango ditu:

  • Azaroak 21 (20:00): IRUDEK Bidasoa Irun vs Bartzelona (10. jardunaldia).
  • Abenduak 12: IRUDEK Bidasoa Irun vs Fraikin BM. Granollers (13. jardunaldia).
  • Maiatzak 1: IRUDEK Bidasoa Irun vs Bathco BM. Torrelavega (26. jardunaldia).
  • Maiatzak 22: IRUDEK Bidasoa Irun vs Dicorpebal Logroño La Rioja (27. jardunaldia).
Publizitatea
X
Publizitatea
X