Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.

EA SPORTS LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak, bi gol sartu arren, porrot egin du Racingen aurka (3-2)

Racingek 3-2 menderatu du Reala Sardineron, 13. jardunaldiko partidan. Zabirik bi gol sartu ditu, eta Canalesek, penaltiz, kantabriarren hirugarren gola. Oyarzabal eta Guedes izan dira donostiarren golegileak.

REAL VS RACING
Racing vs Reala. Argazkia: EFE

Realak erreakzionatu egin du Racingen 2-0koaren aurrean, Oyarzabalen eta Guedesen golei esker. Hala ere, Canalesen penalti batek abantaila itzuli die kantabriarrei.

Partidaren laburpena

Racingek intentsitate handiz zelairatu da, eta Realaren bi akats baliatu ditu defentsan 2-0 aurreratzeko bederatzi minututan. Zabiriren gola izan da lehelengoa markagailuan, 6. minutuan, Iker Luquek egindako asistentzia bat baliatu ostean (1-0). 

1-0: Zabiriren gola 

Handik gutxira, Zabirik bigarren gola sartu du, Remiroren huts bat aprobetxatuta; ate hutsa baliatuta egin du tantoa (2-0). 

2-0: Zabiriren gola

Reala erreakzionatzen saiatu da, eta abagune batzuk sortu ditu, baina Agirrezabalak asmatu egin du. Atsedenaldira kantabriarrak bi goleko abantailarekin zihoazela zirudienean, Oyarzabalek aldea murriztu du 47. minutuan eta donostiarrei itxaropena itzuli (2-1).

2-1: Oyarzabalen gola

Racingek hobeto ekin dio partidari atsedenaldiaren ostean, eta abantaila handitzeko gertu egon da, baina Realak gero eta indar handiagoa hartu du minutuek aurrera egin ahala. 60.ean, Guedesek berdinketa sinatu du jaurtiketa indartsu batekin, Soler eta Gorrotxategiren laguntzarekin.

2-2: Guedesen gola

Hala ere, donostiarren pozak gutxi iraun du: 65. minutuan, Remirok penaltia egin dio Zabiriri eta Canalesek gola sartu du 68.ean.

3-2: Canalesen gola

Hortik aurrera, Reala berdinketaren bila artiu da berriro, baina Racingek ere izan ditu aukerak. Iñigo Vicentek gertu izan du laugarren gola, baina txuri-urdinek baloia urrundu dute. Matarazzoren mutilek asko estutu dute azken minutuetan eta Oyarzabalek buruz izan du azken aukera, baina bere errematea kanpora joan da. Markagailua ez da gehiago mugitu eta Racingek 3-2ko emaitzarekin lortu du garaipena.

Publizitatea
X
Publizitatea
X