Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan

Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.

Facundo Garces (Alaves)

Facundo Garces, Alavesek Sevillaren aurka jokatutako partida batean. Argazkia: Europa Press.

Facundo Garces Alaveseko erdiko atzelariak haustura du eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan, asteartean Gasteizko klubak iragarri duenez. Atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.

Egun gutxi batzuetan, Alaveseko bi jokalarik pairatu dute lesio bera: Mikel Rodriguezek eta, orain, Facundo Garcesek.

Erdiko atzelariak Malaysiako pasaporte bat faltsifikatzeagatik ezin zuen partidarik jokatu. Alavesek beste jokalari bat fitxatzeko aukera du, Garcesen ordez, baina futbolari berri horrek talderik eta kontraturik gabe egon beharko luke, irailaren 1eko haren egoera kontuan izanik. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X