Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.

MUNDUKO TXAPELKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suitzak Kolonbia kanporatu du, penaltietan, eta prest daude Munduko Txapelketako final laurdenak

Hauek dira final laurdenetako kanporaketa guztiak: alde batetik, Frantzia-Maroko, eta Espainia-Belgika; bestetik, Norvegia-Ingalaterra, eta Argentina-Suitza. Final zortzirenetako azken kanporaketan, Suitzak eta Kolonbiak 0-0 berdindu dute, eta penaltietan Suitza 4-3 gailendu da.

Suitza-Kolonbia Munduko Txapelketa

Suitzak penaltietan lortu du sailkatzea, Kolonbiaren aurka. Argazkia: EFE.

Suitza 2026ko Munduko futbol Txapelketako final laurdenetarako sailkatu da, asteazken goizaldean. Mexikon, Estatu Batuetan eta Kanadan jokatzen ari diren txapelketan, final zortzirenetan, Suitza Kolonbiari gailendu zaio, penalti jaurtiketetan, bi selekzioek 0-0 berdindu eta gero. Horrenbestez, prest daude final laurdenetako kanporaketa guztiak; ostegun gauean hasiko dira jokatzen txanda hori, igande goizaldera arte.

Hain zuzen ere, hauexek dira final laurdenetako kanporaketak: koadroko atal batean, Frantziak Marokoren aurka jokatuko du, ostegunean, 22:00etan, eta Espainiak Belgika izango du aurkari, ostiralean, 21:00etan; koadroko beste atalean, Norvegia eta Ingalaterra arituko dira nor baino nor gehiago, larunbatean, 23:00etatik, eta Argentinak Suitzaren kontra jokatuko du, igandeko 03:00etan.

Frantzia-Maroko eta Espainia-Belgika partidetako irabazleek lehenengo finalerdia jokatuko dute, asteartean, hilaren 14an, 21:00etan, eta Norvegia-Ingalaterra eta Argentina-Suitza neurketetako garaileak, ordea, bigarren finalaurrekoan arituko dira, asteazkenean, hilaren 15ean, 21:00etatik aurrera ere bai. Hilaren 18an, hirugarren posturako partida izango da jokoan, eta biharamunean, uztailaren 19an, igandez, 2026ko Munduko Txapelketako final handia izango da.

Final zortzirenetako azken partidan, alegia, Suitzaren eta Kolonbiaren arteko kanporaketari dagokionez, bi selekzioak oso parean ibili dira Vancouverren. Tentsio handia izan da berdegunean, jokoan sari handia baitzegoen. Kolonbiak kontrolatu du jokoa gehiago, Suitzak baino, baina ez da golik izan, ez partidan ez luzapenean, eta irabazlea penaltietan zehaztu da; hamaika metroetatik, Ruben Vargas Suitzako jokalariak sartu du erabakigarria izan den azken gola (4-3).

Jarraitu txapelketako informazioa kirolakeitb.eus-ek Munduko Txapelketari buruz duen web orri berezian. 

Zure interesekoa izan daiteke

Carlos Queiroz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Queiroz, Aguirre et Roberto Martinez sont les dernières victimes de la Coupe du Monde

Selon la Fédération ghanéenne de football, il n'y a pas encore eu de démission officielle à Queiroz, mais son message sur Instagram ne laisse aucun doute. Dans le cas d'Aguirre, il avait conclu un accord pour diriger le Mexique à la Coupe du Monde. Enfin, le mauvais résultat de Roberto Martínez a été endommagé. La Fédération portugaise de football ne s'attendait pas à le perdre en octaves de finale.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X