Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.

MUNDUKO TXAPELKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argentinak, Messik hiru gol sartuta, Aljeria menderatu du (3-0), Norvegia Iraki gailendu zaio (1-4), eta Austriak Jordania gainditu du (3-1), Munduko Txapelketan

Leo Messik historia egin du, indarreko txapeldunaren aurreneko partidan; izan ere, hiru gol eginda, Miroslav Klose alemaniarrarekin berdindu du, Munduko Txapelketako golegile historiko handienen lehenengo postuan. Irak-Norvegia neurketan, Erling Hallandek bi gol sartu ditu. 

Leo Messi (Argentina)

Leo Messik egin ditu Argentinaren hiru golak, Aljeriaren aurka. Argazkia: EFE.

Argentinak Aljeria menderatu du, 3-0, J multzoan, Austria Jordaniari gailendu zaio, 3-1, J multzoan ere, eta Norvegiak Irak hartu du mendean, 1-4, I multzoan, Mexikon, Estatu Batuetan eta Kanadan jokatzen ari diren 2026ko Munduko futbol Txapelketako multzo faseko lehenengo jardunaldian, asteazken goizaldean. Leo Messi futbolari argentinarrak historia egin du, indarreko txapeldunaren aurreneko partidan; izan ere, hiru gol eginda, Miroslav Klose alemaniarrarekin berdindu du, Munduko Txapelketako golegile historiko handienen lehenengo postuan. Gainera, Irak-Norvegia neurketan, Erling Hallandek bi gol sartu ditu.

Testuinguru horretan, Kansas Cityn, J multzoan, Leo Messik garaipen argia eman dio Argentinari, Aljeria aurkari. Argentinako 10 zenbakidunak hiru gol sartu ditu, eta, horrenbestez, 16 daramatza, parte hartu duen sei Munduko Txapelketetan (2006, 2010, 2014, 2018, 2022 eta 2026); hala, Miroslav Klose Alemaniako selekzioko aurrelariak beste gol ditu sartuta txapelketan, eta inork ez du lortu beraiek baino gol gehiago Munduko Txapelketako historian. Messik, ia 39 urtekoa bera (datorren asteazkenean beteko ditu 39 urte), 17., 60. eta 76. minutuetan sartu ditu Argentinari garaipena eman dioten golak, eta, hala, 2022ko txapelduna J multzoko lider dabil.

Multzo berean, Austriak ere baditu hiru puntu, San Frantziskon Jordaniari gailenduta. Romano Schmidek, 21. minutuan, aurretik jarri du Austriako selekzioa, baina Jordaniak, Ali Olwanen bidez, berdindu egin du, 50. minutuan. Neurketako azken txanpan, beste bi gol izan dira, biak Austriaren aldekoak: 76. minutuan, Yazan Al Arabek, bere atean, 2-1ekoa sartu du, eta luzapenean, penaltiz, Arnautovicek 3-1ekoa lortu du. 

Bostonen, I multzoan, Erling Halland Manchester Cityko aurrelaria erabakigarria izan da, Norvegiak Iraken aurka erdietsitako garaipenean (1-4). Hallandek bere selekzioaren lehenengo bi golak sartu ditu, 29. eta 43. minutuetan, eta Ostigardek, 76.ean, eta Aymen Husseinek, bere atean, luzapenean, markagailua biribildu dute; 39. minutuan, Aymen Husseinek berak egin du Iraken gola, behin-behineko 1-1ekoa. Norvegia da I multzoko liderra; Frantziak bezala, hiru puntu ditu, baina golen arteko aldea hobea du Norvegiak.

 

Asteazken arratsalde eta gauerako eta ostegun goizalderako, Munduko Txapelketa honetako lehenengo jardunaldiko azken partidak daude iragarrita: Portugal-Kongoko Errepublika Demokratikoa (19:00etan), Ingalaterra-Kroazia (22:00etan), Ghana-Panama (01:00etan, Iñaki Williams dabil Ghanan), eta Uzbekistan-Kolonbia (04:00etan).

Kontsultatu Munduko Txapelketako emaitza eta sailkapen guztiak kirolakeitb.eus-eko web orri berezian

Zure interesekoa izan daiteke

GR7047. NUEVA JERSEY (ESTADOS UNIDOS), 13/06/2026.- Marcos Marquinhos (i) de Brasil disputa el balón con Achraf Hakimi (2-i) de Marruecos este sábado, durante un partido del grupo C del Mundial de la FIFA 2026 entre Brasil y Marruecos en el estadio MetLife en Nueva Jersey (Estados Unidos). EFE/ Sebastiao Moreira
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

La Suisse perd face au Qatar (1-1), le Brésil empathie avec le Maroc (1-1), l'Écosse bat Haïti (0-1) et l'Australie bat la Turquie (2-0)

La Coupe du Monde de football 2026, qui a débuté jeudi dernier, confirme une phase initiale égalitaire et pleine de surprises. Le Qatar a remporté un point contre la Suisse lors de la prolongation (1-1), le Brésil contre le Maroc (1-1), l'Écosse a remporté une victoire serrée contre Haïti (0-1) et l'Australie a fait la surprise en battant la Turquie (2-0).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X