2026ko Frantziako Tourraren 16. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Evian-les-Bains-Thonon-les-Bains (26,1 km, banakako erlojupekoa)
Igoera, jaitsiera eta ordeka tarteak konbinatzen dituen banakako erlojupekoa da, eta, ziurrenik, Leman aintziraren eta inguruko mendien artean ikuskizun zirraragarria eskainiko du. Ibilbideak 500 metroko desnibel positiboa du. Txirrindulariek Cote de Larringes, bigarren mailako mendatea, gainditu beharko dute.
Irudia: EITB.
Evian-les-Bains eta Thonon-les-Bains artean jokatuko da Frantziako Tourraren 113. edizioko hamaseigarren etapa. Banakako erlojupeko konplexua da, 26,1 kilometrokoa. Lehen txirrindularia 13:00etan abiatuko da erlojuaren aurkako borrokan, eta azkenak, une horretako maillot horiak, 17:50ak aldera zeharkatuko du helmuga.
Evian-les-Bains eta Chablais eskualdeko hiriburua lotuko dituen erlojupeko honek Leman lakuko bazterrak eta Thonon-les-Bainsen bihotza erakutsiko ditu. Thonon-les-Bainsek hamargarren aldiz hartuko du Tourreko etapa bat, eta ibilbide luzea du Grand Bouclen. Etapa honek, igoera, jaitsiera eta ordeka tarteak konbinatzen dituen profil orekatu batean, eta, ziurrenik, aintziraren eta inguruko mendien artean ikuskizun zirraragarria eskainiko du.
Txirrindulariek osatu beharreko ibilbideak 500 metroko desnibel positiboa du, beraz, ez da erlojupeko laua. Ziklistek Cote de Larringes, bigarren mailako mendatea (9,7 km % 4,3ra), etapako 9,7. kilometroan gainditu beharko dute. Igoera horrek txirrindulari bat baino gehiago estutasunean jar dezake, eta espezialistaren batek etapa bertan galtzea gerta daiteke.
Tarteko denbora-erreferentziak ezartzeko tokiak 4,8 kilometroan, Cote de Larringes mendatearen gailurrean eta 18,1 kilometroan egongo dira, baita helmugan ere, noski, azken marrak emango baitu epaia.
Fitxa teknikoa
Etapa: 16. etapa (uztailak 21, asteartea)
Ibilbidea: Evian Les Bains-Thonon Les Bains
Distantzia: 26,1 km
Hasiera-ordua: 13:00, lehen txirrindularia; 17:15, azken txirrindularia
Amaiera-ordua: 13:35, lehen txirrindularia; 17:50, azken txirrindularia
Mendiko saria: Cote de Larringes (2.maila), 9,7. kilometroan