Ibaeta Basketek Mirai Euskotren izena izango du, aurrerantzean
IDK Elektronikak hamabi denboraldi eman ditu babesle nagusi bezala. Orain, Donostiako taldeak beste izen bat izango du, eta, 2026-2027 denboralditik, Mirai Euskotren izango da.
Mirai Euskotrenek asteartean aurkeztu du bere izen berria. Argazkia: EITB.
Ibaeta Basketek Mirai Euskotren izena izango du, aurrerantzean, asteartean Gipuzkoako klubak iragarri duenez.
IDK Elektronikak hamabi denboraldi eman ditu babesle nagusi bezala. Orain, Donostiako taldeak beste izen bat izango du, eta, 2026-2027 denboralditik, Mirai Euskotren izango da.
Ibaeta Basketek zehaztu du IDK Elektronika, 2023tik, Mirai taldean dagoela; hartara, azken hori izango da, hemendik aurrera, Azu Muguruzak entrenatzen duen taldearen babesle nagusia.