Inversus Gernika garaipenetara itzuli da; Mirai Euskotrenek eta Kutxabank Araskik porrot egin dute
Bizkaitarrek 101-67 irabazi diote Movistar Estudiantesi, Mirai Euskotrenek 85-91 galdu du Baxi Ferrolen aurka eta Kutxabank Araskik ezin izan du Azulmarino Palma gainditu (69-91).
Inversus Gernikak garaipenaren bidera itzuli da. Argazkia: Espainiako Saskibaloi Federazioa
Emakumezkoen Endesa Ligako seigarren jardunaldiak garaipen bat eta bi porrot utzi ditu euskal taldeentzat. Bi partida galdu ostean, Inversus Gernika garaipenaren bideara itzuli da larunbat honetan, eta Mirai Euskotrenek eta Kutxabank Araskik porrot egin dute.
Hiru euskal taldeek etxean jokatu dituzte partidak, baina Inversus Gernika izan da garaipena lortu duen bakarra, Movistar Estudiantesi Malosten irabazita (101-67). Bizkaitarrak jaun eta jabe izan dira, eta nagusitasunez gailendu dira. Emaitza horrekin, hiru garaipen lortu dituzte sei jardunalditan, eta sailkapenaren erdialdean kokatu dira.
Bestalde, Mirai Euskotrenek galdu egin du Baxi Ferrolen aurka Gascan (85-91) eta ezin izan dio bere momentu onari eutsi. Galiziarrek etxetik kanpoko garaipenak estreinatu dituzte, eta donostiarrek denboraldiko bigarren porrota jasan behar izan dute. Hala ere, Azu Muguruzaren taldeak balantze positiboari eutsi dio, lau garaipenekin, eta sailkapeneko goiko aldean jarraitzen du.
Kutxabank Araskik ere ezin izan du irabazi, Azulmarino Palmaren aurka galdu baitu Mendizorrotzan (69-91). Gasteiztarrek ez dute garaipenik lortu eta, sei jardunalditan sei porrot jasan diuzte; jaitsiera postuetan jarraitzen dute.