Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
LaLiga Hypermotion
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sansek sasoian jarraitzen du, Kordoban ere garaipena lortuta (0-2)

Ochieng eta Daniel Diaz (penatiz) izan dira donostiarren golegileak. 

Córdoba-Real Sociedad B partido de la Liga Hypermotion

Donostiarrek lehen zatian bideratu dute partida. Argazkia: LaLiga Hypermotion.

Sanse 0-2 gailendu da igande honetan El Arcangel futbol-zelaian jokatutako partidan, lehen zati bikaina eginda. Donostiarrak sasoian dira eta gaurko garaipenarekin, hiru puntu gehiago biltzeaz gain, Kordobaren krisia sakondu dute.  

Txuri-urdinak partidako 10. minutuan aurreratu dira Job Ochiengek sartutako golari esker.

Bost minutu geroago, epaileak Sanseren aldeko penaltia adierazi du Carlos Albarranek Daniel Diazi egindako faltagatik. Zigorra Diazek berak jaurti du, markagailuan 0-2koa ezarriz.

Atsedenaldiaren ostean, etxekoek erasora jo dute eta Sanse atzean sartu da. Andaluziarrek pare bat abagune oso argi izan dituzte Adilsonen eta bestea Fuentesen hanketan, baina emaitza ez da aldatu.

84.ean, donostiarrak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira Baldak joko arriskutsuagatik ikusi duen bigarren txartel horiagatik. 

Azkenean, garaipena Sanserentzat izan da. Gipuzkoarrak denboraldi bikaina egiten ari dira Zilarrezko Mailan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X