Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako

Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.

Unai Elgezabal

Unai Elgezabal Levantetik iritsi da Eibarrera. Argazkia: Europa Press.

Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako, asteazkenean klub armaginak iragarri duenez. Erdiko atzelari bizkaitarra, 33 urtekoa bera, Levante taldetik iritsi da Eibarrera, eta esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan.

Levanten eta Eibarren ez ezik, Elgezabal honako talde hauetan ere ibilitakoa da: Barakaldon, Alcorconen, Numantzian eta Burgosen. Gainera, Euskal Selekzioan ere aritu da. Eibarrek ostegunean aurkeztuko du Unai Elgezabal, Ipuruan.

Horrez gain, Eibarrek iragarri du Angel Tronchok ez duela jarraituko talde armaginean. Troncho gazte mailan iritsi zen Eibarrera, eta, lehen taldean, 23 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X