Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.

San Salvadorko Sari Nagusia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yuliia Biriukovak (Laboral Kutxa) bigarren postu bikaina lortu du San Salvadorko Sari Nagusian

Francesca Hall (Roland Cogeas Cycling) britainiarra nagusitu da azken igoeran, baina Laboral Kutxako txirrindulariak erritmo altuari eutsi dio bigarren postua lortzeko, segundo gutxi batzuk geroago helmugaratuta.

Yuliia Biriukova Argazkia: Fundación Euskaid
Yuliia Biriukova. Argazkia: Laboral Kutxa-Euskadi

Yuliia Biriukova txirrindulari ukrainarrak bigarren postua eskuratu du San Salvadorko Sari Nagusian, emakumezkoen UCI egutegiko proba garrantzitsuenetako batean. Laboral Kutxa–Euskadi taldeko kideak maila bikaina erakutsi du ibilbide gogorrean.

74,9 kilometroko etapak San Marcos eta Puerta del Diablo bitarteko igoera gogorrak izan ditu protagonista. Azken aldapan erasoa jo duen Francesca Hall (Roland Cogeas Cycling) nagusitu da, bakarrik helmugaratuta, baina Biriukovak erritmo sendoari eutsi dio azkenera arte, eta bigarren postua eskuratu du. Irena Cagnazzo (Vini Fantini Bepink) izan da hirugarrena.

Emaitza horrek berretsi egiten du Biriukovaren sasoi ona eta Laboral Kutxa–Euskadi taldearen protagonismoa nazioarteko probetan. Gainera, lortutako postuak UCI puntuak eman dizkio taldeari, denboraldi hasiera bikaina sendotzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren et Aitor Hernandez, champions d'Euskadi de cyclisme cross

Le Championnat d'Euskadi de cyclocross et le cinquième prix de cyclocross de Segura ont été disputés ce dimanche. Dans la catégorie féminine, Irati Aranguren a dominé la boue de Segura. L'usurbildarra de 18 ans sera professionnel l'année prochaine au Labour Kutxa Euskadi.     Dans la catégorie masculine, le chanteur Ismael Esteban a remporté le prix du vélo cross de Segura, tandis que la txapela d'Euskadi a été pour l' ermuarra Aitor Hernández, deuxième.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X