Euskal Herriko Itzulia, zuzenean, egunero EiTBn
EiTBko medioek jarraipen zabala egingo diote astelehenean hasi zen 53. Euskal Herriko Itzuliari. Etapa bakoitzeko azken kilometroen zuzeneko emankizuna egingo dute ETB-1ek, Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik, albistegi zerbitzuetan lasterketaren informazio zabala eskaintzeaz gainera. eitb.com-en ere zuzenean jarraitu ahal izango da eguneko etapa, eta, gainera, probaren inguruko albiste eta irudi guztiak topatuko ditugu.
ETB-1 eta ETBK Sat
ETB-1ek arratsaldero egingo du bat lasterketarekin zuzen-zuzenean 14:45ean. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga eguneko helmugan izango dira eta Alfonso Arroiok motorretik jarraitu du itzulia. Zuzeneko emankizuna ikusterik ez dutenentzat, ETBK Sat-ek berriro eskainiko du 20:30ean. Bestalde, eguerdiko 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietan zuzeneko konexioak egingo dituzte lasterketaren inguruko azken berriak jasotzeko eta gaueko saioetan etaparen laburpena eta elkarrizketak eskainiko dituzte.
Euskadi Irratia
Euskadi Irratiak saio berezia egingo du egunero 16:00etatik 17:30era. Joxe Mari Apaolazak, Arritxu Iribarrek eta Kepa Iribarrek egingo dute lasterketaren kontaketa Txomin Perurena eta Patxi Vila adituen laguntzaz. Astelehenetik ostiralera konexioak egingo dituzte 'Faktoria'n 12:05ean, 'Goizak Gaur' albistegiaren hasieran eta 'Kirol Legez' saioan 14:10ak inguruan. Larunbatean 'Amarauna' eta 'Hiru Erregeen Mahaian' izango dira bategite horiek. Iluntzeko albistegian etapak eman duenaren azterketa egingo dute.
Radio Euskadi
Radio Euskadiko kirol taldeak ere adi-adi jarraituko du Euskal Herriko Itzulia. Arratsaldero saio berezia egingo dute lauretatik bost eta erdiak arte, zuzeneko konexioak orduz orduko albistegietan eta etapa hasieraren kontaketa 'Kilometro Cero' saioan. Motoa eta unitate ibiltaria izango dute lasterketa jarraitzen eta Joseba Beloki izango dute lagun komentarioetan.
eitb.com
eitb.com-en lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da. Gainera, txirrindularitzari eta Euskal Herriko Itzuliari propio eskainitako webgune berezia dute. Bertan, albisteak, argazkiak eta bideoak; lasterketaren historia; etapa bakoitzaren ibilbidea eta sailkapenak; txirrindulariei buruzko informazioa; inkestak... topa ditzakegu.
Txirrindularitza profesionalari buruzko munduko datu baserik onena ere eitb.com-en dago. Erabiltzaileek esku-eskura dituzte txirrindulari, talde, itzuli eta klasiken inguruko datu guztiak. Datu base hau Xabier Usabiaga txirrindulari ohi eta kazetariak kudeatzen du. Era erraz eta eraginkorrean berehala datuak eskaintzeko aukera ematen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Fredrik Dversnes nagusitu den Italiako Giroko 15. etapako azken kilometroa
Fredrik Dversnes Lavik (Uno-X) norvegiarrak eta Mirco Maestri (Polti) eta Martin Marcellusi (Bardiani) italiarrek esprintean erabaki dute Italiako Giroko 15. etaparen irabazlea. Dversnes gailendu da, lasterketa osoa ihesaldian eman ondoren.
Frederik Dversnes norvegiarrak garaipen handia lortu du Milanen, ihesaldia azkeneraino eramanda
Martin Marcellusi (Bardiani), Mattia Bais (Polti), Mirco Maestri (Polti) eta Frederik Deversnes (Uno-X) txirrindulariek helmugaraino eraman dute eguneko ihesladia. Tropelak ezin izan ditu harrapatu, eta esprintean txirrindulari norvegiarra gailendu da.
ZUZENEAN: Italiako Giroko 15. etapa, Voghera-Milano (157 km)
Jarraitu Italiako Giroko 15. etapako zuzeneako emanaldia, Voghera-Milano (157 km).
Arrieta, mendiko maillotaz: “Vingegaard dagoen bezala, zaila da"
Igor Arrieta (UAE) eguneko ihesaldian izan da Giroko 14. etapan. Azken 13 kilometroetan atzean geratzen hasi da, eta 23. postuan bukatu du etapa. Mendiko maillota lortzeko borrokan jarraitzen du, baina, Vingegaarden sasoia ikusita, zaila izango dela onartu du.
Vingegaard gailendu da Pilan, eta Italiako Giroko maglia arrosa eskuratu du
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari danimarkarrak, horrenbestez, hiru etapa garaipen daramatza Giro honetan, eta, gainera, sailkapen nagusiko lider jarri da; izan ere, Afonso Eulalio, lehen tokian hamar egun eman ostean, atzean gelditu da etapako azken mendatean.
ZUZENEAN: Italiako Giroko 14. etapa, Aosta-Pila (133 km)
Jarraitu zuzenean Italiako Giroko 14. etapa, Aosta eta Pila artekoa (133 km). Mendiko etapa da, laburra, baina aurtengo ekitaldiko gogorrenetarikoa.
Airbaga erropan, eroriz gero kalteak arintzeko babes-neurria txirrindularitzan
Txirrindularitzan beti izan dira erorikoak, baina ziklistak gero eta azkarrago joaten dira eta horrek gero eta eroriko gehiago eragiten ditu. Hori dela eta, arropa artean airbaga jartzea ikertzen ari dira.
Dopin kasuen beherakada nabarmena aztergai
Lehen txirrindularitzari lotua zegoena, dopina, albiste da orain. 2007an txirrindularitza sinesgarri baten aldeko apustua egin eta orduan hasi zen gai honi buruzko informazio bilketa. Datu horiek aztertu ditu Xabier Usabiagak “Ez da Giro” saioan.
Segaertek erasoa jo du eta ezustean gailendu zaie esprinterrei Novi Liguren
Bahrain Victorious taldeko belgikarrak erasoa jo du helmugarako 2,8 kilometrora, tropelak ez du garaiz erantzun, eta helmugan aurkeztu da esprinter nagusienekiko metro batzuetako aldearekin.
Alec Segaertek garaipena lortu duen hamabigarren etapako azken kilometroa
Bahrain taldeko Alec Segaertek lortu du Italiako Giroko hamabigarren etapako garaipena. Belgikarrak tropelari ziria sartuta lortu du irabaztea, hemen azken kilometroa.