Mikel Oyarzabal
2023/03/09 - 21:48
Realak galdu egin du Erroman eta emaitza irauli beharko du Reale Arenan (2-0)
El Shaarawyren eta Kumbullaren bi golek txuri-urdinen porrota eragin dute, eta buelta eman beharko diote emaitzari datorren ostegunean, Donostian.
2023/03/08 - 22:23
Realak Europa Ligako final laurdenak gertu izateko moduko emaitza lortzea du helburu, Erroman
Imanolen taldeak, ostegunean, Erromaren aurkako joaneko partida jokatuko dute. Jose Mourinho da italiarren entrenatzailea; egun, Erroma laugarren postuan dabil Italiako Ligan, eta Konferentzia Liga irabazi zuen 2022an. Sorloth eta Silva hamaikakoan egon litezke, eta neurketa 18:45ean hasiko da.
2023/03/04 - 00:12
Realak talka egin du Cadizen harresiarekin eta ez da berdinketatik pasa (0-0)
Donostiarrek ez dute golik sartzea lortu eta hirugarren partida jarraian lotu dute etxeko zelaian irabazi gabe.
2023/02/26 - 00:22
Realak galdu egin du Valentziaren aurka (1-0)
Zubeldiak 40. minutuan bere atean sartutako gol batekin Realak ezin izan du bigarren zatian markagailua irauli eta hiru puntuak Mestallan gelditu dira.
2023/02/24 - 19:47
Erroma, Realaren aurkaria Europa Ligako final-zortzirenetan
Joanekoa martxoaren 9an jokatuko da, 18:45ean, Erroman, eta itzulikoa hilaren 16an, 21:00etan, Donostian.
2023/02/18 - 17:32
Bere atean sartutako gol batek Celtaren aurka berdintzera zigortu du Reala (1-1)
Etxekoak nagusi izan dira neurketan, baina luzapenean Le Normandek bere atean sartutako golak bi puntu kendu dizkie donostiarrei.
2023/02/14 - 00:35
Realak 2-3 irabazi du Espanyolen aurka espero baino gehiago sufrituta
Txuri-urdinak 0-3 jarri dira aurretik 60. minuturako. Etxeko taldeak, baina, ez du amore eman, eta jaitsiera postuetatik aldentzeko beharrak 2-3 jartzera eraman ditu, Reala azken minuturaino estu hartuz.
2023/02/10 - 20:24
Oyarzabal: ''Oso pozik nago, nire bizitzako taldean jarraitzea pozgarria da niretzat eta nire familiarentzat''
Mikel Oyarzabalek kontratua berritu du Realarekin 2028ko ekainaren 30era arte. Talde txuri-urdineko kapitainak adierazpen hauek egin ditu kontratu berria sinatu ostean.
2023/02/10 - 19:22
Mikel Oyarzabalek kontratua berritu du Realarekin 2028ra arte
Jokalaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko 2028ko ekainaren 30era arte. Eibartarraren etete-klausula 75 milioi eurokoa da.
2023/01/31 - 13:46
Realak azken 20 urteotako lehen itzulirik onena egin du, 2002-03 denboraldian txapeldunordea izan zenetik
Donostiako taldeak 39 puntu lortu ditu lehen itzulian, 12 partida irabazita eta hiru berdinketa izanda; soilik lau partida galdu ditu. 2022-03 Ligako lehen itzulia amaituta, Raynald Denoueix entrenatzailea zela, 43 puntu zituen Realak.
2023/01/21 - 16:55
Realak bederatzigarren garaipena jarraian bereganatu du Rayo Vallecano mendean hartuta (0-2)
Txuri-urdinek Madrilgo taldeari irabazi diote 0-2ko emaitzarekin. Sorloth eta Barrenetxea izan dira golegileak. Santander Ligako hirugarren postuan da Donostiako taldea, bigarren den Real Madrlekin berdinduta, eta Barça liderrarekiko hiru puntura.
2023/01/17 - 22:21
Realak aurrera egin du Kopan Mallorcari irabazita (1-0)
Robert Navarrok 6. minutuan lortutako golak garaipena eman dio Donostiako taldeari eta final-laurdenetan izango da.
2023/01/15 - 13:56
Mikel Oyarzabal: ''Dena ondo joan den eguna izan da''
Mikel Oyarzabal Realeko kapitaina izan da Athleticen aurkako derbiko protagonistetako bat, penaltiz sartutako golarekin, belauneko lesio larriagatik bajan egon ondoren berriro zelaira itzulita.
2022/12/30 - 16:41
Oyarzabal deialdi batera itzuli da bederatzi hilabete ondoren
Hala, kapitaina itzulera posible izango da, joan den martxoan gurutzatua hautsi zuenetik.
2022/11/11 - 22:06
Luis Enriquek aipamen berezia egin du Oyarzabal Munduko Txapelketarako deialdian ez egoteagatik
Espainiako selekzioko hautatzaileak Qatarreko Munduko Txapelketarako deitutakoen zerrenda eman du, eta Mikel Oyarzabal Realeko jokalaria, ohikoa deialdietan, hitzordurako sendatu ez izana deitoratu du.
2022/10/04 - 17:06
Mikel Oyarzabal taldekideekin batera entrenatzera bueltatu da
Mikel Oyarzabal Realeko jokalaria taldekideekin batera hasi da entrenatzen. Martxoaren 17an ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta ebakuntza egin zioten. Errekuperatzeko lanari ekin zion ondoren, eta gaur, bueltatu denean, sekulako harrera egin diote zubietan.
2022/09/11 - 23:46
2 eta 1 galdu du Realak Getaferen aurka
Imanolen mutilek ezin izan dute punturik atera Coliseumean eta esku-hutsik atera dira handik. Sadiqek zelaia lesionatuta utzi behar izan du 35. minutuan.
2022/03/24 - 18:12
Oyarzabali egin dioten ebakuntza ondo atera da, gorabehera aipagarririk gabe
Realeko jokalaria den Mikel Oyarzabali ebakuntza egin dio Mikel Sanchez doktoreak Gasteizen. Gipuzkoarrak ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta ebakuntza-gelatik pasa da. Sei eta bederatzi hilabete artean egongo da jokatu gabe.
2022/03/22 - 10:15
Ostegun honetan egingo dio ebakuntza Mikel Sanchez medikuak Oyarzabali
Realeko jokalaria aurreko asteko entrenamendu batean lesionatu zen. Hautsita du ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua, eta agur esan dio denboraldiari.
2022/03/18 - 16:30
Imanol, Oyarzabali buruz: ''Bera ondo dago, lutoa atzo pasatu zuen''
Imanol Alguacil prentsaurrekoan agertu da, eta lesio larria jasan duen Mikel Oyarzabal izan du hizpide lehendabizi. Orioko entrenatzaileak mezu baikorra igorri nahi izan du