Baskoniak ezin izan die hutsuneei aurre egin Atenasen (75-63)
Bitci Baskoniak galdu egin du beste behin ere Euroligan, oraingo honetan Panathinaikosi egindako bisitan (75-63), txapelketako 23. jardunaldian. Gasteiztarrek ezin izan diote aurre egin neurketari heldu orduko izandako baja ugarien zama handiari.
Baskoniak oso gaizki ekin dio lehiari, 22-8ko partziala jasota, bigarren laurdenean ezer gutxi hobetu ahal izan duena. Lehen zatia oso tristea izan da arabarrentzat, aitzakiarik gabekoa, bajak gorabehera, eta hortxe geratu da erabakita Panathinaikosen aurkako norgehiagoka. Neurketa galdu arren, Gasteizko taldea zortzigarren postutik hiru garaipenera dago oraindik ere, Efesek galdu egin baitu aste honetan.
Baskoniak covid-19ak eragindako bajekin bidaiatu du Greziara, eta, horrez gain, Costellok ezkerreko orkatila bihurritu du partidaren aurreko orduetan; ondorioz, Fontecchio, Giedraitis eta Enochek ia partida osoa jokatu behar izan dute. Etxeko taldea ere bajak zituela eta bolada txarrean murgilduta heldu da lehiara, baina 30 puntuko errenta izatera iritsi da azken laurdenean. Neven Spahijaren mutilak ezinean aritu dira, eta, besteak beste, lau asistentzia baino ez dituzte banatu lehen zatian.
Whitek, Evansek eta Nedovicek eraman dute partidaren kontrola etxekoen aldetik; beste aldean, ordea, Baskoniako jokalariek 13 saiakera egin dituzte hiruko jaurtiketetan, eta ez dute behin ere asmatu lehen zatian.
Bigarren zatiak ez du aldaketarik ekarri norgehiagokaren martxan, eta greziarren aldea handituz joan da (57-32).
Aldaketak egiteko aukera murritzak jokatzeko parada eman dio Alex Barrerari neurketako azken aldera, gasteiztarrek markagailuko emaitza itxuratzeko baliatu dutena.
Fitxa teknikoa:
75 - Panathinaikos OPAP (22+16+19+18): Nedovic (16), Bochoridis (3), Papapetrou (7), Okaro White (12) eta Evans (14) —hasierako bostekoa—, Kavvadas (4), Kaselakis (7), Avdalas (-), Jovic (6), Mantzoukas (2) eta Sant-Roos (4).
63 - Bitci Baskonia (8+12+12+31): Granger (7), Baldwin (16), Giedraitis (12), Fontecchio (11) eta Enoch (11) —hasierako bostekoa—, Lamar Peters (-), Raieste (-), Barrera (3) eta Marinkovic (3).
Epaileak: Luigi Lamonica (Italia), Fernando Rocha (Portugal) eta Saulius Racys (Lituania). Ez dute inor kanporatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak Kanaria Handiari irabazi dio eta Kopako serie-buru izango da (75-97)
Kosner Baskonia serie-buru izango da Errege Kopan, eta Laguna Tenerife izango du aurkari final-laurdenetan, igande honetan Dreamland Kanaria Handiaren aurka Endesa Ligako 10. jardunaldiko atzeratutako partida irabazi ostean (75-97).
Baskoniak porrota jaso du Bartzelonaren aurka, bigarren zatian erabaki den lehian (91-97)
Gasteizko taldeak hasiera bikaina izan du, baina bisitaria nagusitu da, kanpotik egindako jaurtiketetan gehiago asmatu eta defentsan sendo aritu baita.
Kosner Baskoniak babesa hartu nahi du Buesa Arenan Bartzelonaren aurka
Kosner Baskoniak Bartzelonaren aurka jokatuko du, ostiral honetan, Euroligako 27. jardunaldian. 20:30ean hasiko da partida eta euskal taldeak sentsazioak berreskuratzea bilatuko du, Milanen izandako porrotaren ostean.
Baskoniak porrot gogorra jaso du Armani Milanen aurka (109-89)
Talde italiarrak aurrerapausoa eman du atsedenaldiaren ostean, Europako txapelketan dituen helmugetara gerturatzeko garaipena lortuz.
Kosner Baskoniak Armani Milanen kantxan jokatuko du, asteartean, Euroligan
Partida 20:30ean hasiko da. Armani Milanek hamabi garaipen dauzka sailkapenean, Kosner Baskoniak baino hiru gehiago.
Kosner Baskoniak galdu egin du Teneriferen etxean (89-85)
Baskoniarrek ezin izan dute garaipena lortu hasieratik oso nagusi izan den Teneriferen etxean. Partida bizia jokatu dute bi taldeek.
Kosner Baskoniak garaiz erreakzionatu du Zalgirisen aurka Buesan (102-91)
Partida hasiera kaskarra izan ostean, Gasteizko taldeak bere izaera kolektiboa baliatu du Euroligan bederatzigarren garaipena lortzeko.
Kosner Baskoniak bolada onari eutsi nahi dio, Zalgirisen aurka, ostiralean
Euskal taldeak Euroligan bederatzigarren garaipena eskuratzea du helburu, hamalau garaipen dituen talde baten aurka.
Markus Howardek Baskoniarekin entrenatu du berriro
Eskolta estatubatuarra taldearekin entrenatzera itzuli da hiru aste kanpoan eman ondoren.
Kosner Baskoniak Bartzelona edo La Laguna Tenerife izango du aurkari Errege Kopako final-laurdenetan
Paolo Galbiatiren taldeak otsailaren 8an jakingo du zehazki zein izango den bere lehenengo aurkaria; hain zuzen ere, Kanaria Handiaren kontra jokatu ondoren. Baskoniak irabaziko balu, La Laguna Teneriferen aurka jokatuko luke; galduko balu, ordea, Bartzelonaren kontra.