Eslovenia, Europako txapeldun
Eslovenia da Europako txapeldun, 2017ko EuroBasket Txapelketako finalean Serbia 93-85 menderatu ondoren. Serbiarrak ziren faboritoak, baina esloveniarrek ezustekoa eman dute garaipena lortuz.
Fitxa teknikoa:
93 - Eslovenia (20+36+15+22): Dragic (35), Muric (5), Blazic (7), Vidmar (2) eta Doncic (8) —hasierako bostekoa—, Randolph (11), Nikolic (4), Prepelic (21), Zagorac, Dimec eta Cancar.
85 - Serbia (22+25+20+28): Macvan (18), Bogdanovic (22), Lucic (9) Jovic (2) eta Kuzmic (6) —hasierako bostekoa—, Bircevic (8), Milosavljevic (2), Stimac (2), Micic (4), Guduric (6) eta Marjanovic (6).
Epaileak: Cristiano Maranho (BRA), Tolga Sahin (ITA) eta Antonio Conde (ESP).
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok mendean hartu du Girona (86-80), eta play-offeko postua defendatuko du Tenerifen
Surne Bilbaok 86-80 menderatu du Girona Bilbao Arenan, eta play-offerako sailkapena jokatuko du azken jardunaldian Tenerifen. Gironak amaierara arte eutsi badio ere, Melwin Pantzarren partida bikainak eta azken laurdenean Darrun Hilliardek sartutako hiruko erabakigarriek etxekoen garaipena ziurtatu dute.
Normantasek, Krampeljek, Petrasekek eta Hilliardek 2028ra arte berritu dute Surne Bilbaorekin
Freyk, Hlinasonek, Fontek, Syllak eta Bagayokok ere indarrean dute kontratua. Pantzarren baja besterik ez dute baieztatu orain arte.
FIBA Europa Kopa irabazita, Surne Bilbao omendu dute Gernikan
FIBA Europako Kopa irabazi ondoren, Bilbao Basketi omenaldia egin diote Gernikako Batzarretxean. Aurreskua dantzatu diete Gernikako arbolaren aurrean, eta barrura sartu dira horren ostean.
IDK Euskotrenek Fayeri berritu dio kontratua, eta Bessoirrek ez du Gernikan jarraituko
2025-2026 denboraldia izan da bi jokalarien lehenengoa euskal taldeetan.
Sergio Garcia, Gipuzkoa Basketen entrenatzailea: “Motibazio handiz ekingo diogu hirugarren partida honi”
Gipuzkoa Basketek play-offetako final-laurdenetako kanporaketako hirugarren partida jokatuko du ostiral honetan, Oviedoren aurka, lehen bi neurketak galdu ostean. Sergio Garcia entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du, erronkaren aurrean nola dauden azaltzeko.
Gonzalo Garcia de Vitoria bilbotarrak ordezkatuko du Joan Plaza Casademont Zaragozaren entrenatzaile moduan, Endesa Ligan
Aragoiko taldeak (txapelketan hiru partida jokatu behar ditu oraindik) sailkapenaren hamaseigarren postuan dago, bederatzi garaipenekin, jaitsierako postuan dagoen MoraBanc Andorrak adina. Garcia de Vitoria Casademont Zaragozaren entrenatzailearen laguntzailea zen orain arte.
Endesa Ligako 32. jardunaldiko 10 jokaldi onenak
Endesa Ligako 32. jardunaldia jokatu da, eta hemen bildu ditugu hamar jokaldi onenak. Jokaldietako bat Trent Forrestena da, Kosner Baskoniako jokalariarena.
Kosner Baskoniak hortzak erakutsi ditu Granadaren aurka (121-85)
Kosner Baskoniak bere hortzak erakutsi ditu igande honetan Coviran Granadaren aurka, eta garaipen sendoa lortu du, 121-85, Endesa Ligako bigarren postua lortzeko lehian.
Surne Bilbaok Valentziaren aurka galdu du (88-83)
Valentzia Basketek aurre egin dio Justin Jaworski Surne Bilbao taldeko eskolta estatubatuarraren erakustaldiari igande honetan, 31 puntu eta 8 hiruko lortuta eta garaipenak ihes egin dio Bilboko taldeari.
Valentzia Basketek laugarrenez irabazi du Emakumezkoen Endesa Liga
Valentziako taldeak 68-67 garaitu du Casademont Zaragoza, eta laugarren titulua jarraian eskuratu du horrela.