Palistek grebara joko dute martxoaren 21ean
Palista profesionalek grebara jotzea erabaki dute, ostegun honetan, hilaren 20an, Innpala enpresarekin egindako batzarrean ez baitute akordiorik lortu.
Horrenbestez, hilaren 21ean, ostiralean, greba egingo dute palistek; hala, bada, ez dute jokatuko Urrezko Pala Pro txapelketako azken-aurreko jardunaldia, martxoaren 21erako aurreikusita baitzegoen.
ELA sindikatuak hauxe jakinarazi du: "Martxoaren 21ean Innpala enpresako pilotariek greba egingo dute enpresaren eta Aldundiaren utzikeriaren aurrean, bi lankideren kaleratzeen aurrean. Bilera saiakera askoren ondoren, Ibai Perez eta Iker Gordon palisten kaleratzeen ondoren iritsi da greba. Ez Innpalak, ez Aldundiak, zerbitzuaren azken arduradunek, ez dute inolako konponbiderik eman".
Gauzak horrela, ELAk adierazi du palistek elkarretaratzea egingo dutela martxoaren 21ean, Mungiako Matxin Enparantza plazan, pilotalekuaren aurrean.
Necol eta Urkijo, Inppalaren kudeatzaile berriak
Asteartean, martxoaren 18an, Innpalaren eta palisten arteko batzarra egin zen, baina batzarrarekin beharrean, beste bilera mota batekin topatu ziren. Ordura arte enpresa kudeatzen zuen Jose Ramon Garaik jakinarazi zien Dan Necol palista eta Josu Urkijo pilotaria jabetu zirela elkartearen partaidetzaz.
Palistak harrituta geratu ziren, eta bi egunen buruan batzarrera gonbidatu zituzten kudeatzaile berriak.
Albistea jaso ostean, Iñaki Urrutia palistak azaldu zion EITB Mediari martxoaren 18ko bileran gertatutakoa. "Etorri da Jose Ramon Garai gure nagusia eta esan digu bere enpresa, Innpala, Josu Urkiijok eta Dan Necolek erosi dutela, dokumentu bat irakurri du bost minutuan, eta atzeko aldetik joan da", azaldu zuen Urrutiak.
Ondoren, Iñakik gaineratu zuen Josu Urkijok egoera zein zen azaldu ziela. Azalpenak jasota, palistek kudeatzaile berriei esan zieten haien artean hitz egingo zutela, eta ostegun honetako bilerara gonbidatu zituzten.
Innpala eskuz aldatzeak "oso harrituta" utzi zituen palistak, eta dena kolokan geratu zen martxoaren 20ko bileraren zain.
Palisten eskakizunak
Innpalak duela egun batzuk iragarri zuen pala profesionaletik erretiratuko dela, eta haren kudeaketa utziko duela. Palistei eskaini zien eurek eraman zezatela kudeaketa.
Palistek eskatzen zuten Innpalak bere betebeharrak bete zitzala, lizitazioarekin jarraitu bitartean. Horrez gain, kontratua amaitzear duten palisten kontratuak luzatzeko eskatzen zuten, Bizkaia pilotalekuaren lizitazio berria egin arte. Adibidez, Ibai Perezen kontratua martxoaren 30ean amaituko da, eta Innpalak iragarri zuen ez zuela bizkaitarrari kontratua berritzeko asmorik. Iker Gordoni apirilaren 1ean bukatuko zaio kontratua, eta Esteban Gaubekaren kontratua apirilaren erdialdean amaitzekoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Perez-Landeta eta Gaubeka-Gordon, irabazle Sopelan
Larunbat honetan jokatu dira Sopelan Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketako palako finalak. Larruzko palako finalean, Ibai Perezek eta Landetak 3 setetan menderatu dituzte Madariaga eta Sierra (15-14, 12-15 eta 10-8). Pala motzeko finalean, berriz, Gaubekak eta Gordonek 2 setetan garaitu dituzte Erik eta Olazabal (15-7 eta 15-11).
Iñaki Urrutia, palista: “Lizitazioaren ebazpenaren zain gaude oraindik; espero dugu aste gutxi barru frontoian egotea”
Palista profesionalek amaitutzat eman dute maiatzean hasi zuten greba mugagabea. Hala ere, guztiz apurtu da euren eta Innpala enpresaren arteko harremana. Bi proiektu daude orain jokoan, eta horietako bat babesten dute pilotariek, baina lizitazioaren ebazpenaren zain daude. Gauzak ondo bidean, badute etorkizunean pala bere lekuan jartzeko itxaropena.
Palako pilotari profesionalek bertan behera utzi dute 2025eko maiatzean hasi zuten muga gabeko greba
Palista profesionalek oharra argitaratu dute; zehaztu dutenez, gaur egun ez dago Innpalarekin kontratua duen pilotaririk, eta, halaber, azaldu dute Bizkaia Frontoiaren lizitazio prozesuaren baitan aurkeztu diren bi proiektuetako bat babesten dutela.
Imanol Ibañez palistak Akilesen tendoia hautsi zuen Nazioen Ligako finalean
Frantziaren aurkako finalaren lehen jokoan palista bilbotarrak orpazurdan min hartu zuen, eta anbulantzian eraman behar izan zuten Bizkaia pilotalekutik. Denbora beharko du sendatzeko.
Frantziak larruzko paletan irabazi dio Euskal Selekzioari
Frantziako bikoteak bi setetan irabazi dio euskal ligari, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu den Nazioen Ligako hirugarren jardunaldian.