Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko Txapelketako finalerdiak, igandean, eitb.eus eta ETB1en
Zure interesekoa izan daiteke
Altunak eta Ezkurdiak laugarren postua ziurtatu dute Larrazabal eta Eskiroz garaituta (22-15)
Altunak eta Ezkurdiak 22-15 garaitu dituzte Larrazabal eta Eskiroz Binakako Txapelketako 14. jardunaldian. Garaipen horri esker, Binakako Txapelketan laugarren postua ziurtatu dute eta ostegunean, Zabalaren eta Martijaren aurka jokatuko dute play-offeko partida.
Zabalak eta Martijak garaipenarekin bukatu dute Binakako ligaxka (20-22)
Zabalak eta Martijak 20-22 garaitu dituzte Peña eta Imaz Binakako Txapelketako 14. Jardunaldian. Ez zegoen ezer jokoan, baina bikoteak hurrengo faserako duen sendotasuna erakutsi du.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.
Urreisti-Lopez vs Olharan-Basque finalerdietako neurketaren azken tantoa
Jean Olharanek eta Thibault Basquek bi jokotan (10-15 eta 12-15) irabazi diete Eñaut Urreistiri eta Imanol Lopezi Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatu den Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako azken jardunaldian.
Play-offetako postuak argituko ditu azken jardunaldiak
Jon Mariezkurrenak agur esan dio txapelketari, agian, ostiralean eskuin eskuko kailua zabaldu baitzaio. Elordi eta Zabaleta sailkatuta daude, eta Altuna-Ezkurdia bikoteak ere helburua lortu du, eta bi aurrelariek laugarren postua esku eskura dute.
Eskirozek Mariezkurrena ordezkatuko du larunbat honetan, Donostian, berriozartarra eskuan min hartuta baitabil
Berriozarreko atzelariak eskuin eskuko kailu bat hautsi zuen iragan ostiraleko partidan, eta zauria sendatzen ari da.
Lasok eta Albisuk hamabigarren garaipena eskuratu dute, Zabala eta Martija ere menderatuta (22-19)
Lasok eta Albisuk hamabigarren garaipena eskuratu dute Zabala eta Martija menderatuta, Binakako Txapelketako 13. jardunaldian. Emaitza horri esker, gaurko garaileekin batera, Elordi eta Zabaleta finalaurrekoetara sailkatu dira, play-offak jokatu beharrik gabe.
Altunak eta Ezkurdiak play-offetarako txartela eskuratu dute, Jaka eta Iztueta garaituta (22-18)
Altunak eta Ezkurdiak 22-18 garaitu dituzte Jaka eta Iztueta Binakako Txapelketako 13. jardunaldian. Partidaren hasieran urdinak 2-11 nagusitu diren arren, gorriak markagailua iraultzeko gai izan dira, eta, ondorioz, Artola eta Imaz txapelketatik kanpo geratu dira.
Elordik eta Zabaletak garaipen garrantzitsua lortu dute bigarren postua sendotzeko (22-18)
Elordik eta Zabaletak 22-18 irabazi diete Larrazabal eta Mariezkurrenari, Binakako Txapelketako 13. jardunaldian. Partida oso lehiatuta egon da, Mariezkurrenak min hartu duen arte.
Iker Larrazabal, ur-aparretan
Sailkapenaren estuasunak ikusita gaurko puntua oso garrantzitsua da bi bikoteentzat. Aspekoek Baikokoek baino puntu bat gehiago dute. Neurketa horri buruz hitz egiteko Iker Larrazabalekin izan gara.