Realak galdu egin du Real Madril sendo baten aurka
Realak denboraldiko lehen porrota jaso du igande honetan Anoetan Real Madrilen aurka 1-3 galduta. Zidanek zuzentzen duen taldeak partida ona jokatu du, eta hiru puntuak eskuratu ditu.
Hasierako minutuetan, bi taldeak baloiaren jabetza bereganatzen saiatu dira, eta, minutuak igaro ahala, Real Madril nagusitzen hasi da. Horrela, 19. minutuan, Borja Mayoralek 0-1ekoa sartu du, area barruan solte geratu den baloi bat sare barrura bidalita. Gola hartu ostean, Reala ez da kikildu, eta hamar minutu behar izan ditu neurketa berdintzeko; Odriozolak erdiraketa egin du hegaletik, eta Kevin Rodriguesek berdinketa jarri du markagailuan (1-1), erremate on batekin.
Partida berdindu ondoren, txuri-urdinek aurretik jartzeko abagunea izan dute, baina Kevin Rodriguesen jaurtiketak langa jo du. Jarraian, talde bisitariak kontraerasoa antolatu du, Borja Mayoralek jokaldi bikaina egin du, eta Kevin Rodriguesek bere atean sartu du baloia (1-2).
Bigarren zatian, Realak gehiago izan du baloiaren jabetza hasierako minutuetan. Real Madrilek, ordea, arazo gehiegirik gabe eutsi die txuri-urdinen erasoei. Neurketako 60. minutuan, Balek lehia erabakita utzi du, 1-3koa sartuta. Galesko jokalariak korrikaldi azkarra egin, eta bikain amaitu du jokaldia, Rulli atezaina gaindituta. Azken txanpan, bi taldeek gol gehiago egiteko abagunerik izan dute, eta epaileak legezko gol bat baliorik gabe utzi dio Marco Asensiori. Amaieran, Real Madrilek eskuratu ditu hiru puntuak, 1-3ko emaitzari esker.
Fitxa teknikoa:
1 - Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Elustondo, Kevin Rodrigues; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto (Juanmi, 68. min); Januzaj, Canales (Carlos Vela, 56. min) eta Willian Jose.
3.- Real Madril: Navas; Theo (Nacho, 90. min), Sergio Ramos, Varane, Carvajal; Isco, Casemiro, Modric; Bale, Asensio (Ceballos, 85. min) eta Mayoral (Lucas Vazquez, 74. min).
Golak: 0-1, 19. min: Mayoral. 1-1, 28. min: Kevin Rodrigues. 1-2, 35. min: Kevin Rodrigues, bere atean. 1-3, 60. min: Bale.
Epailea: Iglesias Villanueva.
ias Villanueva.Zure interesekoa izan daiteke
Realak errebantxa hartu du Kopan (2-0)
Realak 2-0 irabazi dio Levante Badalonari, Erreginaren Kopatik at utzi zuen taldeari, Zubietan jokatu den F Moeve Ligako 19. jardunaldiko partidan. Lagovezek lehen gola sartu du, lehen zatian, eta Eizagirrek bigarrena, luzapenean.
Gorrotxategi: "Futbola boladak dira, eta orain momentu oso onean gaude"
Realeko jokalariak Elxen aurka lortutako garaipenaz (3-1) hitz egin du, EA Sports Ligako 23. jardunaldian.
Matarazzoren Realak geldiezin jarraitzen du (3-1)
Elx Sucic, Oyarzabal eta Oskarssonen golei esker menderatuta, txuri-urdinek porrotik gabe jarraitzen dute entrenatzaile berria etorri zenetik.
Sansek bolada txarra eten du Andorran (1-2)
Donostiako taldeak jaitsiera postuetatik ihes egin du, behin-behinean, Gorosabelen eta Carreraren golei esker.
Matarazzo: “Oso berezia da finalerdietan Athleticen aurkako derbia izatea”
Pellegrino Matarazzoren adierazpenak, Errege Kopako finalerdietan Athleticen aurka jokatuko duten derbiari buruz.
Realak zaplaztekoa jaso du luzapenean eta finalerdien atarian geratu da (0-1)
Arturo Ruizen jokalariek partidako aukerarik argiena izan dute norgehiagokaren azken minutuetan, baina Pardok jaurtitako penaltia Maria Lopez Badalonako atezainak gelditu du. Luzapenaren bigarren zatian, Pinillosek kanporaketa erabaki duen gola sartu du.
Jon Martin: “Ez gara oso ondo hasi, baina azken unera arte lanean jarraitu dugu eta irabazi egin dugu”
Reala Errege Kopako finalerdietarako sailkatu da Alavesi Mendizorrozan 2-3 irabazi ostean. Jon Martinek azaldu duenez, ez dira nahi bezain ondo hasi, baina egoerari buelta emateko gai izan dira, azken unera arte borrokatu dute eta lan horri esker lortu dute garaipena.
Brais Mendezek bi partidako zigorra bete beharko du, epaileak San Mameseko derbian txartel gorria erakutsi ondoren
Realak alegazioak aurkeztu zituen txartel gorria "bidegabekeriatzat" jo ondoren, baina batzordeak ez ditu kontuan hartu eta jokalaria zigortu du. Horrela, Braisek ezin izango du Elxen eta Real Madrilen kontra jokatu.
Pellegrino Matarazzo Realeko entrenatzailea: “Oso kontziente gara Kopak daukan garrantziaz”
“Oso kontziente gara Kopak daukan garrantziaz, oso emozionatuta gaude biharko partidarako”, argitu du talde txuri-urdinaren entrenatzaileak, eta “gure lehenengo finala” bezala definitu du Alavesen aurkako partida. Gainera, Matarazzok Alavesen jokalari onenak espero ditu: “Deskantsatzeko bi egun gehiago izan dituzte, eta, beraz, ez dute aldaketarik egiteko beharrik”.
Erik Bretos: "Europan egoteko borrokan izango gara"
Erik Bretos Realaren kirol-zuzendariak prentsaurrekoa eman du astearte goizean Zubietan, neguko merkatuan egindako mugimenduak aztertzeko, eta denboraldiaren bigarren zatia nola ikusten duen azaltzeko.