Realak porrota jaso du Real Madrilen aurka
Realak porrotarekin ekin dio LaLiga Santander 2016-2017 denboraldiari, Real Madrilen aurka 0-3 galduta Anoetan. Gareth Balek bi gol sartu ditu, eta Marco Asensiok bat.
Partida azkar jarri zaio maldan gora talde txuri-urdinari, izan ere, lehen minutuan sartu du Real Madrilek 0-1ekoa. Gareth Balek bikain errematatu du hegaletik etorri den erdiraketa, eta 0-1ekoa egin du. Gola jaso ostean, Reala erasora jotzen saiatu da, baina ez du Real Madril estuasun gehiegitan jarri. Casilla atezainak areatik irten behar izan du Oyarzabalen abagune bat eragozteko, eta ezer gutxi gehiago egin du talde donostiarrak erasoan lehen zatian. Real Madril nagusi izan da, eta bigarren gola sartzeko abagune argiak izan ditu. 18. minutuan, Toni Kroosen jaurtiketa kornerrera desbideratu du Rullik, eta Realaren abagune onena 29. minutuan iritsi da; Illarramendik pase sakona jaso du area barruan, baloia atzera pasatu du eta ez du errematatzailerik aurkitu. Zidanek zuzentzen duen taldeak minutu onak jokatu ditu lehen zatiaren amaieran. Moratak jokaldi bikaina egin du Realeko hiru jokalari atzean utzi eta areara sartuta, baina Rullik desbideratu du horren errematea. 39. minutuan, aldiz, Asensiok pase bikaina jaso du, Rulliren aurrera iritsi da, eta atezainaren gainetik bidali du baloia sare barrura: 0-2. Bi taldeak aldageletara joan aurretik, Casemirok buruz egindako errematea langa gainetik joan da kanpora.
Talde txuri-urdina bizi eta aldeak murrizteko asmoarekin zelairatu da bigarren zatian, baina ez da abagune argiak sortzeko gai izan. Gainera, bigarren zatiko lehen abagunea Real Madrilena izan da; Moratak jokaldi ona egin du, Rullik desbideratu egin du horren jaurtiketa, aldaratzea Kroosi iritsi zaio eta alemaniarraren jaurtiketak langa jo du. Realaren erantzuna jarraian etorri da, baina Iñigo Martinezek buruz egindako errematea kanpora joan da, gutxigatik. 68. minutuan, Kovacicek jaurtiketa indartsua egin du area kanpotik, eta Rullik gola eragotzi du, gelditu ona eginda. Azken minutuan, Realak baloia galdu du zelai erdian, Gareth Baleri pasea sakon eman diote, eta galestarrak 0-3koa sartu du. Gol horrekin amaitu da partida Anoetan.
Fitxa teknikoa:
0 - Reala: Rulli; Zaldua, Mikel (Carlos Vela, 78. min), Iñigo Martinez Yuri; Markel, Illarramendi, Zurutuza; Concha (Willian Jose, 55. min), Oyarzabal eta Juanmi (Xabi Prieto, 71. min).
3 - Real Madril: Casilla; Carvajal, Varane, Ramos, Marcelo; Casemiro, Kovacic, Kroos (Isco, 71. min); Bale, Morata (James, 76. min) eta Asensio (Lucas Vazquez, 64. min).
Golak: 0-1, 1. min: Bale. 0-2, 40. min: Asensio. 0-3, 90. min: Bale.
Epailea: Martinez Munuera (Valentzia).
ra (Valentzia).Zure interesekoa izan daiteke
Aramburu: "Asko sufritutako garaipena izan da"
Realeko jokalariak Bartzelonaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (2-1) Anoetan, EA Sports Ligako 20. jardunaldian.
Anoetako "danborradak" Bartzelona garaitu du (2-1)
Intentsitate handiko partida izan da, eta txuri-urdinek Oyarzabalen eta Guedesen golei esker lortu dute garaipena.
Realak indarrean segitzen du, Sevilla etxetik kanpo garaituta (0-2)
Realak 0-2 irabazi dio Sevillari, eta, horrenbestez, bikain eusten ari zaio F Moeve Ligako hirugarren postuari. Claire Lavogezek eta Nerea Eizagirrek sartu dituzte txuri-urdinen golak.
Sanseri azken minutuetan ihes egin dio garaipenak (1-1)
Gorka Carrerak aurretik jarri ditu txuri-urdinak 74. minutuan egindako golari esker, baina Paul Akouokouk markagailua parekatu du 88.ean.
Pellegrino Matarazzo: "Taldea aztertzen jarraitu nahi dugu"
Realak igandean Bartzelona liderra jasoko du Anoetan, eta entrenatzaileak taldearen bilakaeraz hitz egin du prentsaurrekoan. "Pozik nago taldearekin, jokalariak hazten ari dira", adierazi du Matarazzok. Halaber, "merkatuan zerbait egin behar bada, egingo dugu; baina taldea aztertzen jarraitu nahi dugu" azpimarratu du estatubatuarrak.
Nola ikusten dute egungo Reala Txiki Begiristainek eta David Silvak?
Futboleko hainbat aurpegi ezagun bertan direla hasiera eman diote Usurbileko sagardo denboraldiari. Saizar sagardotegian egin duten ekitaldi horretara besteak beste, Roberto Carlos, David Silva eta Txiki Begiristain gonbidatu dituzte. Guk azken biekin hitz egiteko aukera izan dugu. Biak ala biak Realeko jokalai ohiak, talde txuri-urdina nola ikusten duten galdetu diegu.
Maria Molina Realeko atzelariari ebakuntza egingo diote belaunean datozen egunetan
25 urteko jokalari kataluniarrak belaunean min hartu zuen entrenamendu batean. Javier Albillos doktoreak ebakuntza egingo dio Gipuzkoa Poliklinikan.
Unai Marrero: "Amestutako gaua izan da"
Unai Marrero Realeko atezaina Osasunaren aurka Errege Kopan lortutako garaipenaren protagonistetako bat izan da, eta nola bizi izan duen kontatu du.
Matarazzo, Osasunaren aurkako partidari buruz: "Fase guztietan fin jardun behar dugu "
Pellegrino Matarazzoren adierazpenak, Osasunaren aurkako Errege Kopako partidari buruz.
Sansek eta Albacetek balio gutxiko berdinketa lortu dute (0-0)
Txuri-urdinek Zubietan jokatutako lehen partidan, bi taldeek aukera ugari izan dituzte, baina inork ez du golik egiterik lortu.