Realak garaipena eskuratu du Ipuruan eta Eibar hondoratu du (0-1)
Realak garaipen baliotsua lortu du Eibarren aurrean (0-1) bere Europako postua defendatzeko; armaginek, berriz, ezinean jarraitzen dute eta jaitsierarako beste pauso bat eman dute.
Talde txuri-urdinak Europan jokatzeko beste hautagaien emaitzak baliatu ditu bosgarren postua sendotzeko, eta orain hiru puntuko aldea dauka Betisekiko eta laukoa Vila-realekiko.
Jose Luis Mendilibarren mutilek oso zail ikusten dute Lehen Mailari eusteko aukera, hamaseigarren jardunaldia kateatu baitu hiru puntuak lortu gabe, eta bosgarren porrota jaso dute jarraian. Hartara, salbaziotik zazpi puntura jarraitzen dute jokoan 15 puntu besterik ez daudenean.
Derbiak zirrara izan du amaierara arte, emaitza estuagatik, baina ez du distira gehiegirik izan. Talde bakoitzak zati bana menderatu du, eta Alexander Isakek lehen ordu erdia baino lehentxeago sartu duen gola erabakigarria suertatu da. Suediarrari Le Normandek korner baten ostean buruz ukitutako baloia heldu zaio area barruan bakar-bakarrik zegoela, eta ez du barkatu Dimitrovicen aurrean.
Realeko aurrelariak derbia guztiz erabakita uzteko parada izan du bigarren zatiaren hasieran, Coteren hutsegite baten ostean, baina ez du asmatu armaginen atezainaren aurrean izan duen buruz burukoan.
Eibarrek hobera egin du atsedenaldiaren ostean, baina ez zaio nahikoa izan, agerian utzi baitu erasoari begira dituen arazoak. Edu Expositok eta Arbillak izan dituzte bi abagune onenak, azken minutuetan gutxienez puntu bat urratzeko, baina Remirok ondo erantzun du.
Horrela, armaginek gero eta urrutiago dituzte salbazio lortzeko itxaropenak; Realak, ostera, bosgarren postua sendotu du, eta abantaila hartu du Europarako bidean Vila-realekiko eta Betisekiko.
Fitxa teknikoa:
0 - Eibar: Dmtrovic, Pozo (Correa, 31. min), Oliveira, Arbilla, Cote, Diop (Muto, 67. min), Atienza (Enrich, 79. min), Pedro León (Expósito, 46. min), Recio, Bryan Gil eta Kike García.
1 - Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, 84. min), Zubeldia, Le Normand, Monreal, Barrenetxea (Guridi, 62. min), Guevara, Zubimendi, Oyarzabal (Merquelanz, 84. min), Portu (Bautista, 72. min), e Isak (Januzaj, 72. min).
Gola: 0-1: Isak, 26. min.
Epailea: Jorge Figueroa Vázquez. Txartel horiak: Recio, Oliveira, Cote, Bryan Gil eta Muto (Eibar); Zubimendi (Reala).
Zure interesekoa izan daiteke
Realak markagailua irauli du Osasunaren aurka, derbian, eta penaltietan sailkatu da Kopako final laurdenetarako
Nafarroako taldea 0-2 aurreratu da, Moncayolak eta Oyarzabalek bere atean sartutako golen bidez, baina Turrientesek eta Zubeldiak berdindu egin dute, azken minutuetan; luzapenean, Aitor Fernandezek penalti bat gelditu du, eta penalti jaurtiketetan Unai Marrerok bi gelditu ditu.
Athletic partida zoro batetik bizirik atera da Leonen, eta aurrera egin du Kopan (3-4)
Lehen zatian sei gol izan dira, eta partida hirutan berdintzeko gai izan da Valverderen taldea. Atsedenaldiaren ostean, talde zuri-gorria jokalari bat gutxiagorekin geratu da Paredesek txartel gorria ikusi duelako, eta Unai Gomezek luzapenean penaltiz sartutako golak neurketa erabaki du.
Athleticek lehen garaipena lortu du Di Stefanon (0-1)
Athleticek 2025-2026 Moeve F Ligako titulua lortzeko lehian jarraitzen du, Real Madrili irabazita (0-1), 17. jardunaldiko partida aurreratuan. Adriana Nanclares atezainak buruan kolpea jaso ondoren, Sara Ortegaren gol bikainak hiru puntuak erabaki ditu talde bilbotarrarentzat.
Coudet: "9 urte dira Alaves ez dela final-laurdenetarako sailkatzen, polita izango litzateke"
"Azken bost urteetako lehen itzulirik onena egin dugu, ez da gutxi, bihar final-laurdenetan sartzeko aukera dugu, duela bederatzi urte klubak lortu ez duena, orduan ez da gutxi", azpimarratu du entrenatzaile babazorroak.
Lanegunak giroa kendu dio Realaren eta Osasunaren arteko Kopako derbiaren atarikoari
Talde baten zein bestearen jarraitzaileek laneguna dute eta, beraz, gutxi dira eguneko lehen ordutik atarikoaz gozatu ahal izan duten zortedunak. Arratsaldeko azken orduetara arte ez dira Donostiako kaleak futbol giroaz beteko.
Real Madrilek kargutik kendu du Xabi Alonso tolosarra, eta Arbeloak hartuko du bere lekua
Talde zuriak ohar baten bidez jakinarazi duenez, entrenatzaile gipuzkoarrarekin "ados jarrita, lehen taldeko entrenatzaile izateari uztea erabaki dute".
Valverde Zigandari buruz: "Pertsona batzuekin lotura berezia duzu, eta nik berarekin horixe daukat"
"Zelaian genuen jokatzen genuenean eta kanpoan ere bai. Baina horrek ez du kentzen bihar elkar ikusi nahi ez izatea", esan du entrenatzaile zuri-gorriak txantxetan. Bestalde, Valverdek ohartarazi du Cultural Leonesaren aurkako Errege Kopako kanporaketari aurre egiteko "modu bakarra indartsu zelairatzea" dela, Bartzelonaren aurkako Superkopan jasotako jipoiaren "presioari" aurre eginez. Azkenik, adierazi du oraindik ez duela klubeko arduradunekin hitz egin bere etorkizunari buruz.
Bartzelona, Superkopako txapeldun Real Madrili irabazita (3-2)
Viniciusek eta Gonzalok berdindu egin dituzte Raphinharen eta Lewandowskiren golak, baina Raphinhak berak sartu du bere bigarrena bere taldea txapeldun egiteko.
Lisci: "Partida hau ehun aldiz jokatu eta behin galtzen dugu"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurka jasotako porrotaz (1-0) hitz egin du EA Sports Ligako 19. jardunaldian.
Badalonak Athleticen bolada ona geldiarazi du Lezaman (0-0)
Levante Badalonak Athleticen bolada ona geldiarazi du larunbat honetan Lezaman, golik eta ia aukerarik izan ez duen partida parekatu batean. Lau garaipen jarraian zeramatzaten zuri-gorriek, hiru F Moeve Ligan.