Danimarkak titulua berretsi du Suediaren aurka (26-24)
Danimarkako selekzioak bere kondaira areagotu du igande honetan, duela bi urte etxean lortutako munduko titulua berretsi baitu, Egiptoko Munduko Txapelketako finalean Suedia 26-24 menderatuta.
Niklas Landin atezain daniarrak munduko atezainik onena dela erakutsi du berriro. Izan ere, Danimarkako atezainak jaurti dizkioten jaurtiketen % 40 baino gehiago gelditu ditu. Gainera, nabarmentzekoa izan da azken 10 minutuetan emandako erakustaldia, tarte horretan suediarrak hiru gol soilik sartzeko gai izan baitira.
Hartara, atezainaren lan bikainak mende honetan soilik Frantziak erdietsi duen balentria gauzatzeko aukera eman dio Danimarkari, egungo txapeldun olinpikoari; hau da, bi munduko txapelketa kateatzea elkarren segidan.
Dena den, Nikolaj Jacobsenek entrenatzen duen taldeak gogor borrokatu behar izan du garaipena lortzeko, Suediako selekzioak aurrerapauso handia eman duela erakutsi baitu munduko txapelketa honetan.
Fitxa teknikoa:
26 - Danimarka: Niklas Landin; Svan (-), Andersson (1), Saugstrup (3), Mollgaard (2), Magnus Landin (2) eta Mikkel Hansen (7, 1 penaltiz) –hasierako taldea–, Moller (ordezko atezaina), Emil Jakobsen (-), Zachariassen (-), Mensah (1), Olsen (-), Oris (5), Holm (4), Gidsel (1) eta Hald (-).
24 - Suedia: Palicka; Daniel Pettersson (2), Sandell (2), Gottfridsson (2), Carlsbogard (1), Wanne (5, 1 penaltiz) eta Darj (1) –hasierako taldea–, Aggefors (ordezko atezaina), Jonsson (-), Fredric Pettersson (2), Claar (2), Pellas (2 penaltiz), Lagergren (4), Edvardsson (-), Chrintz (1) eta Lindskog (-).
Markagailua (bost minututik behin): 3-3, 5-5, 7-6, 9-8, 10-12 eta 13-13 (atsedenaldia); 15-14, 17-18, 21-20, 24-21, 25-22 eta 26-24 (amaiera).
Epaileak: Raluy eta Sabroso (ESP). Bi minuturako kaleratutakoak: Saugstrup (2), Hald eta Mollgaard (Danimarkako taldean); Darj, Lagergren eta Fredric Pettersson (Suediakoan).
Zure interesekoa izan daiteke
Lyndie Tchaptchetek ez du Super Amara Bera Beran jarraituko 2026-27 denboraldian
Nazioarteko pibote nafarrak, Donostian arrakastaz betetako bi denboraldiren ostean, Txapeldunen Ligan helburu handiak dituen klub baten eskaintza onartu du.
Bidasoak galdu egin du Flensburgen, partida oso lehiatu baten ostean (38-35)
Bidasoa Irunek lehia gogorra izan du Alemaniara egindako bisitan, eta sentsazio positiboak utzi ditu emaitza positiboa izan ez den arren.
Irudek Bidasoa-Irunek final-zortzirenetarako txartela lortu du Potaissa Turda mendean hartuta (35-30)
Irungo taldeak landutako garaipena lortu du eta Europako Ligan jarraituko duela ziurtatu du matematikoki.
Bursa Büyüksehir izango da Replasa Beti-Onaken arerioa Europa Kopan
Hala egokitu da astearte honetan Vienan egindako zozketan. Joanekoa Atarrabian jokatuko dute, urtarrilaren 17an, eta itzulikoa, handik zazpi egunetara, Turkian.
Bera Bera Europa Ligatik kanporatu dute; Beti-Onakek, berriz, aurrera egin du Europako Kopan
Bera Bera eta Dijonen arteko kanporaketa penaltietan erabaki da (30-26). Beti-Onakek, ostera, kanporaketako bi partidak irabazi dizkio Yellow Winterthur taldeari, eta Europako Kopako final-zortzirenetan izango da.
Miguel Etxeberria: ''Pizgarri diren partidak dira''
Beti-Onakek Yellow Winterthur izango du aurkari EHF Europa Kopako hirugarren kanporaketan. Honela ikusten dute partida Miguel Etxeberria entrenatzaileak eta Isi Fernandez-Agusti jokalariak.
Bera Berak Beti Onak menderatu du derbian (27-30)
Nafarroako taldeak bigarren zati ona egin zuen arren, Donostiakoak izan ziren nagusi, hiru goleko aldeaz, Atarrabian jokatutako partidan.
Replasa Beti-Onakek Yellow Winterthur taldearen aurka jokatuko du EHF Europa Kopeko hirugarren txandan
Nafarroako taldeak Atarrabian jokatuko du joaneko partida, azaroaren 8an edo 9an, eta itzuliko neurketa Winterthurren izango da, Suitzan, azaroaren 15ean edo 16an.
Beti-Onak EHF Kopako final-hamaseirenetara pasa da Galychanka garaituta (24-26)
Joanekoan (26-25) zein itzulikoan (24-26) irabazi ondoren, talde nafarrak Europako txapelketako hurrengo kanporaketara pasatzea lortu du.
Beti-Onakek sufritutako garaipena lortu du Galychankaren aurka (26-25)
Nafarroako taldea gutxiengoagatik gailendu da EHF Kopako joaneko partidan, eta gol bateko abantailarekin abiatuko da itzulikoan.